Hemen Bat kanpaina (008. alea)
Zumarragako Bisasti AEK euskaltegiak, HEMEN BAT euskararen erabilpenaren aldeko kanpaina jarri du martxan. Ikasleek euskaltegitik kanpo, euskaraz hitz egiteko duten arazoari irtenbidea emateko asmoz sortutako kanpaina da. Kanpainarekin bi helburu lortu nahi dira, ikasleek kalean euskaraz hitz egiteko aukera izatea batetik, eta gure herrietan euskaraz hitz egitea lortzea bestetik. Horretarako euskaraz egiteko konpromisoa hartu duten herritar eta euskara ikasleei, HEMEN BAT logotipodun txapa banatu zaie eta aurrerantzean ere banatuko zaie. Txapak, HEMEN BAT EUSKARAZ EGITEN DUENA esan nahi du eta ikurtxoa daramatenen arteko harremana euskaraz egingo dela adierazten du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide