Argazkia: Arnaitz Rubio/Noticias de Gipuzkoa Igandean doako sei kontzertu egingo dituzte Donostian, Musika Hamabostaldiaren 87. edizioari hasiera emateko. Kontzertu horietako batean Andoni Salamerok parte hartuko du. Salameroren kontzertua Atotxako Aita Frantziskotarren parrokian izango da, 18:00etan. Ignacio Arakistain organistarekin batera, Bitoriano Gandiaga poeta omenduko du. Arakistainek Johan Johann Sebastian Bach, Cesar Franck, Lili Boulanger eta Jesus Guridiren obrak joko ditu, besteak beste, eta Salamerok Gandiagaren bizitza errezitatuko du. Musika Hamabostaldiaren inaugurazio jardunaldia gaur goizean aurkeztu dute eta ekitaldian Salamerok parte hartu du.
