Eskola Politeknikoa (011. alea)
Urola Garaiko Mankomunitateko exekutibak, eskualdean sortu nahi den ESKOLA POLITEKNIKOAren proiektuaren azken berriak eman ditu. San Jose ikastetxea Mankomunitateak erostea eta gero hau Hezkuntza Sailaren esku uztea aukerarik onena del a adierazi da; bala ere, bide hau jarraitzeko Hezkuntza Sailak Legazpi eskolako langileria bere gain hartu beharko luke, 17 irakasle hain zuzen ere. Hezkuntza Sailak Legazpi eskolako langileria beregain hartuko ez balu fundazioa osatzearen aukera onartuko litzateke eta etorkizunean, aukera izanez gero, bide publikoa hartuko luke. Bi bide hauen arteko aukeraketa Hezkuntza Sailak urtarrilaren 12an emango duen erantzunaren baitan daga. Ikastetxe berriaren ateak 96-97 ikasturtean ireki nahiko lirateke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide