Ba al duzu sagardotegira joateko ohiturarik? (013. alea)
Arantxa Salegi eta Maria Jesus Bermejo
Noizbait joan izan gara. Baina aspaldian ez gara joan, horretarako dirurik ez dugulako. Hala ere, joan beharko bagenu gustura joango ginateke eta berdin litzaiguke Goierri aldeko sagardotegiren batera edota Astigarraga aldera joatea.
Pello Egiburu
Ez dut sagardotegietara joateko ohitura handirik, urtean behin edo bitan joaten naiz. Aurten ere badut joateko asmorik. Astigarragako edozein sagardotegira abiatuko gara.
Paulo Salegi
Orain ez naiz joaten, baina garai batean urtero sagardo garaia iritsi orduko Txotx-era joaten ginen. Sagardotegira gosaltzera joaten ginen, bakailao tortilla sagardo pixka batekin gosaldu ondoren, inguruko tabernaren batean bazkaldu era gauean etxeratzen ginen.
Josean Larrarte
Urtean behin edo bitan joaten naiz, ia urtero. Aurten behin joanda nago eta berriro ere izango naiz. Inguruko sagardotegietara joateko ohitura dut, Astigarraga urruti samar geratzen baita sagardotegian egon ondoren kotxea hartzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide