Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ziriako, plazarik plaza herri kirolen azalpenak emanez (017. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/06/28
Otamotz
Herri kirolen jarraitzaile sutsua da. Hauek ikusten disfrutatzeaz gain, erretransmititu ere egiten ditu. 17 urte daramatza mundu honetan eta 68 urte bete dituen arreo, bere afizioarekin jarraitzeko asmoa du oraindik ere. 14 urtetan etorri da Zumarragara bertako herri kirolen saioa animatu eta bertan gertatutakoaren berri ematera eta datorren hilaren 1ean ere, bertan izango da Ziriako Ortiz de Zarate eibartarra. Zenbat urte daramatzazu Zumarragara herri kirolak erretransmititzera etortzen? 14 urtetan etorri naiz Zumarragara Santa Isabel jaietara, bertako idi proba eta herri kirolak erretransmititzera. Hala ere, aurretik ezagutzen nuen herria, Santa Lutzi ferian izanda nengoelako eta sarritan, Urretxura ere etorria nintzen. Pilota partiduren bat ikustera. Oso gustura etorri izan naiz beti Zumarragara, estimatzen dudan herria da. Herri kirolen munduan aski ezaguna zara, nola hasi zinen lan honetan? Frankismo garaian Arrate Irratia itxita egon ondoren, Bernardok, irratiko zuzendariak, duela 17 urte irratia berriro zabaldu zuenean, laguntzeko eskatu zidan. Denbora libre asko ez nuen arren, lagunduko niola agindu nion. Debako idi probak izan ziren irrati bidez erretransmititu nituen lehenengoak. Harrezkero zenbat herriko plazatan izan zara? Harrezkero Euskal Herriko proba-toki gehienak ezagutu ditut. Euskal Herritik kanpo ere egona naiz herri kirolak zirela eta. Tenerifen ere izan nintzen hemengo kirolariekin erakusketak eskaintzen. Hala ere, zerbait aipatzekotan toki guztietan oso jende ona aurkitu dudala esango nuke. Jende asko ezagutu izan dut eta txarrak uste baino gutxiago izan dira. Zein da gustukoen duzun kirola? Herri kiroletan idi probak ditut gustukoen, aizkora eta harri jasotzea ere gustatzen zaizkit. Gainontzean, pilota gustatzen zait gehien. Oso pilotazalea naiz, Eibar, Bergara, Zarautz, Gasteiz eta Logroñoko pilotalekuetara joateko ohitura izan dut. Pilotaren ondoren txirrindularitza dut gogoko. Herri kirolen mundua asko aldatu al da urte hauetan? Bai, ikaragarri aldatu da. Lehengo kirolariak onak ziren baina oraingoek prestakuntza hobea egiten dute. Orain lehen ez bezala, gimnasioan aritzen dira, masaiak hartzen dituzte eta elikadura ere asko zaintzen dute. Ziantza eta Ostolazaren markak izan ezik gainontzeko marka guztiak hautsi dituzte oraingo kirolariek. Prestakuntzak asko lagundu die horretan. Zein da egun herri kirolen egoera? Momentu onean dagoela esango nuke. Aizkolarien eta harri-jasotzaileen jaialdiak herri gehientsuenetako festetan izaten dira. Gainera, trontzan, aizkoran, harria jasotzen eta txinga eramaten sekulako ikuskizuna eskaintzen duten taldeak ere ugaltzen ari dira. Ikusleentzat erakargarria izaten da hau. Zein da Zumarragako egoera herri kirolei dagokionez? Idi probetan Urretxu eta Zumarraga oso ondo ikusten ditut. Zaila da herri batean etxe desberdinetako lau idi bikote aritzea idi probetan. Esango nuke hau Euskal Herri guztian hementxe bakarrik gertatzen dela. Badira 20 idi pare baino gehiago dituzten herriak, baina ukuilu batekoak dira, etxe batekoak. Hemen lau etxetakoak dira, txalogarria da hau.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT