Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Herritarrak, bertako ohiturak Alemanian erakutsiz (026. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/09/15
Otamotz
Abuztuaren 23tik 31ra hamaika laguneko urretxuar gazte talde bat, Urretxurekin anaiturik dagoen Schwarzenbruck herri alemaniarrean izan zen, bertan ospatu zen Gazte Topaketan parte hartuaz. Topaketa hauetan, urretxuarrez gain, herri honekin anaitutako beste bi lurraldeetako ordezkariak ere han izan ziren; Gufidaun eta Kecelekoak hain zuzen ere. Lehenak subtirolesak dira eta bigarrenak hungariarrak. Handik bueltan, beraien esperientzi eta pasadizoak kontatu dizkigute. Iaz ere bazuten alemaniarrek topaketa burutzeko asmoa baina arazo ezberdinak zirela eta aurtengo uda arte atzeratu zen proiektua.Gonbitea urtarrilean iritsi zen kultur etxera eta ongi pentsatu ondoren baiezkoa erantzun zuten. Hemengo udalak estantzia eta hainbat gastu ordaindu arren gazteek euren poltsikotik ordaindu behar izan dute bidaia. Egonaldia alberge batean egin dute hungariarrekin batera. Parrandarako tarterik aurkitu duten arren, ekintza ugari izan dituzte hamar egunetan zehar.   Kultura ezberdinak ezagutuz Herrialde bakoitzak egitarauan egun bat zuen bere ohitura eta kulturaren berri emateko.Urretxuarren egitarauko lehen ekintza euskara ikastarotxo bat izan zen, oinarrizko hitz batzuk irakatsi zizkieten gainontzeko gazteei. Aurreskua dantzatu ondoren diapositiba emanaldi bat eskaini zieten, bertan Urretxu eta Donostiako paisaiak ikus zitezkeen. Iazko jaietako bideoa ikusi aurretik hamaiketako dotore batez gozatzeko parada izan zen. Txorizoa, salda, sagardoa eta ardoa ez ziren falta izan, nahiz eta ardoa zahatotik edateko orduan makina bat komeri izan, ez zen gehiegirik sobratu. Hala ere, txorizoa izan zen arrakastarik handiena izan zuena. Bazkariko menua ere ez zen edonolakoa izan: Ganba- nahaskia, bakailao- nahaskia, patata tortila, zainzuriak, txistorra, bakailaoa eta postre moduan gazta.Hau guztia txakolin eta patxaranaz lagundua. Bazkal ostean patxaranak sortutako giroaz herri kanta batzuk abestu zituzten denen artean. Hungariarrek euskaraz abesteko sekulako dohaina erakutsi zuten. Eguna amaitzeko graffiti bat egin zuten oroigarri gisa. Harrera bikaina Euren arteko giroaz gain iritsi eta berehala izandako harrera azpimarratu nahi izan dute. Antolakuntza aldetik ez dute inolako akatsik ikusi.Gainera herrikide baten bisita izan zuten, bertan bizi den Alfonso Cuestarena alegia. Bestalde hainbat komunikabidek topaketaren jarraipena egin zuten, egunkari batek gainera euskal jakien aipamen berezia egin zuen. Anekdota ugari Pasadizo guztiak kontatzeak luze joko lukeenez bi azpimarratu ditugu: Tirolekoen ohitura bat zelakoan jolasteko makila batekin bazkaldu zuen behin urretxuar batek. Gazta eta gainontzekoak jateko hamaika arazo izan zituen baina makilaz jan zituen denak mesprezurik ez egitearren. Beste behin, behar zuena baino luzeago jo zuen festa batetik bueltan, zeukaten giroa ikusita urtebetze festa pribatu batera gonbidatu zituzten. Urteak betetzen zituenari “zorionak zuri” abestu eta dantza ugari egin ondoren abiatu ziren etxerantz. Hala ere ez da dena festa izan Europar Batasunari buruzko hitzaldiak jaso eta Munich eta Nurenberg ezagutu zituzten. Nekatuta etorri dira baina berriro ere esperientzia errepikatzeko prest daude. Baliteke, 2000. urtean Hungarian beste topaketa bat burutzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT