Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

GU Sport eskualdeko kirola zabaldu nahian (027. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/09/30
Otamotz
Goierri eta Urola Garaiko kirol aldizkaria da GU Sport. Jabier Otermin urretxuarrari eta Jesus Mari Toral ordiziarrari bururatu zitzaien ideia baina praktikara eramateko garaian, Txema Gonzalez beasaindarraren laguntza ere izan zuten. Egun, hiru gazteak ari dira elkarlanean. Hamabostean behin, ostegunetan ikusten du argia kirol aldizkari honek. Lehen alea, aurtengo martxoan kaleratu zuten baina uda eta gero, garai berri bati ekiteko prest daude. Jabier Oterminekin egoteko aukera izan dugu eta berak eman dizkigu kirol aldizkari honi buruzko xehetasunak. Nola bururatu zitzaizuen GU Sport sortzearen ideia? Gure bailaran kirolaren tratamendua urria zela pentsatu genuen. Herri aldizkariak gai orokorrak jorratzen dituzten bezala, kirola soilik lantzen zuen aldizkaria egitea pentsatu genuen. Elkarrekin ikasten ibilitako Jesus Mari Toral eta ni elkartu eta GOIEKIk eskainitako ikastaro bat egin ondoren, aurrera jotzea erabaki genuen. Sortzaileak berez, Jesus Mari eta ni gara baina Txema Gonzalez beasaindarra konbentzitu ondoren, hirurok ari gara lanean aldikako kolaboratzaile batzuekin batera. Ze eskaintzen du GU Sportek? Azken finean kirolari buruzko informazio lokala da. Gainontzeko komunikabideetan lekurik ez duten kirol taldeen informazioa lantzen dugu, analisi sakon eta emaitza guztiak kaleratuz. Hasiera batean, alea 75 pezeta kobratzen genuen baina aurrerantzean, dohain banatzea erabaki dugu kuota bidez. Honela edonork jaso ahal izango du GU Sport etxean musutruk. Aldizkaria berrindartzeko asmoa daukagu. Horretarako, 24 orrialdekoa kaleratuko dugu azala koloretan duela. Hamabostekaria izaten jarraituko du  eta hizkuntzari dagokionez, lehen  bezala, erdaraz eta euskaraz izango da; nahiz eta erdarak presentzia gehiago izango duen euskarak baino. Diru laguntzarik jaso ahal duzue? Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza jaso ahal izateko euskara hutsean idatzi beharra dago eta guk baldintza hori ez dugu betetzen. Udaletxeetara ere jo dugu eta baiezko bakarra, Zumarragako Udalak eman digu. Hori bai, guk ez genuen udaletxeetara diru laguntza hila jo. Proiektua aurkeztu genuen eta azaldu genien subentzioa aldizkarian publizitatea sartuz eman zezaketela. Hau izango da hain zuzen, Zumarragako Udalak egingo duena. Urretxuko Udalaren erantzunik ez dugu jaso oraindik. Orain artean, nolakoa izan da jendearen erantzuna? Jendearen erantzuna ez da izan guk espero genuena. Aldizkaria ez dugu kalean ikusi. Horregatik erabaki dugu aurrez aipaturiko etapa berri horri ekitea. Kirol elkarteen aldetik inplikazio gutxi somatu dugu. Komunikabide handiek ez dituzte kontuan hartzen eta hain zuzen ere, guk, arrazoi horregatik uste genuen talde hauek beren interesa agertuko zutela gure proiektuarekiko baina, ez da horrela izan. Nahiz eta salbuespenak egon, orokorrean jendearen inplikazio falta somatu dugu. Ikusiko dugu ea etapa berri honetan aldizkaria gehiago ikusi eta jendea animatzen den. Ze kirol dira gehien jorratzen dituzuenak? Saiatzen gara denei tratamendu bera ematen. Gertatzen dena zera da, 23 futbol talde daudela eta nahigabe bada ere, beti futbolak leku gehiago izaten duela. Hain zuzen, 24 orrialdeko aldizkari berria kaleratzearen arrazoietariko bat hori da, GU Sporten, kirol guztiek islada izatea nahi dugula. Aurrera begira ze asmo dituzue? Bigarren etapa honetan sartu gara eta ikusiko dugu ze nolako erantzuna jasotzen dugun. Baina gure asmoa aurrera jarraitzea da. Beti ere, hobetzen saiatuko gara. Kirol informazio asko dago. Makina bat jende dabil egunero entrenatu eta asteburuero jokatzen, nahiz eta kirolari profesionalak ez izan. Gure ustez informazio tratamendu egokia merezi dute, meritu handia dutelako. Nola ikusten duzu kirola eskualdean? Krisia dagoela iruditzen zait. Taldeak osatzek arazoak daude. Saskibaloian adibidez Urretxu eta Legazpiko taldeak elkartu egin dira. Jubenilak behinik behin elkarrekin entrenatzen dihardute. Lazkao eta Ordiziakoak ere batu egin dira. Jendeak futbola gehiegi begiratzen du gainontzeko kirolen kalterako. Talde askok, Zuzendaritza Batzordeak osatzeko arazoak dituzte. Bestalde, ikustera joaten den zaletu kopurua nabarmen jaitsi da kirol guztietan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT