Ikastola Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga Ikastola izeneko nesken futbol taldea duela 6 urte sortu zen eta urteek emandako esperientziari esker gora egin du. Liga erregularrean igoera fasea jokatzeko aukera lortu zuten eta orain hau jokatzen ari dira beste zazpi talderekin batera.
2. itzuliko lehen partidua jokatu ondoren, hirugarrenak daude, bi lehenengoengandik bi puntutara. Lehenengo postua lortuz gero “Liga Nacional” deritzana jokatzeko aukera eskuratuko lukete. Liga hau talde ezberdinetan sailkatua dago eta estatu mailako gorengo maila da. Bertan Bizkaia, Nafarroa, Aragoa eta Gipuzkoako taldeek jokatuko dute datorren urtean. Nahiz eta momentu honetan hirugarren tokian kokaturik egon, badaude itxaropenerako arrazoiak. Izan ere, bi lehenengoen aurkako bueltako partiduak jokatu behar dituzte oraindik eta Argixaon gainera. Etxean jokatzeke geratzen zaizkien partiduak maiatzean izango dira eta berebiziko garrantzia dute. Garaipenera bultzatu nahi dituen edonork Argixaon du zita larunbat arratsaldeetan.
Goierri saskibaloi taldea
Goierri saskibaloi taldeko seniorrek txapela kentzeko moduko denboraldia egin dute Xabier Chicoren eskutik. Hasierako helburua, A2 ligaska jokatuz 1go Autonomikoan mantentzea zen baina jokalariek eginiko ahaleginari esker, azkenean A1 ligaska jokatu dute eta 2. mailara igotzeko zorian izan dira.Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko 10 jokalariz osatutako taldea da, gainera, kontuan izan behar da 4, juniorrak direla. Igoera fasera nekatuta iritsi dira Chicoren jokalariak bai fisikoki nahiz sikikoki. Gainera, nahiz eta duten guztia ematen saiatu, espero ez zuten opari moduan jokatu dute igoera fasea. Jokalari gehienak estrainakoz aritu dira 1go Autonomika delako ligan eta arrazoi hori dela medio, gogo biziz aritu dira, kategori honetan jokatzeko irrika zuten. Garai batean bezala, Aldiri kiroldegian berriz ere hainbat zaletu bildu da Goierriren neurketak ikusteko eta horrek ere asko lagundu du taldearen martxa onean. Gehiegi lagundu ez dutenak beste behingoz, epaileak izan dira. Igoera fasean, zer esan handia izan dute hainbat emaitzatan. Datorren denboraldiari begira, bertakoak diren baina kanpoan jokatzen ari diren jokalariak berreskuratu nahi lituzkete talde sendoagoa egiteko.
Urola Agip eskubaloiko taldea
Eskubaloia azken urteetan berri pozgarriak ematen ari da Zumarragan nahiz eta batzuetan behar den neurrian ez baloratu. Urola Agip eskubaloiko taldeak denboraldi bikaina burutu du eta orain, lurraldekako lehen mailara igotzea du helburu. Denboraldi hasieran, igoera faserako sailkapena zuten jomuga baina orain, hasierako helburua beteta dutela, “play off” horretan duten guztia ematen saiatuko dira mailaz igotzeko. Jose Angel Garcia Varak entrenatzen duen taldeak astean bi bider entrenatzen du, astearte eta ostiraletan. Igoerako ligaxka, Bizkaiko hiru talde, Gipuzkoako bi eta Arabako beste talde bat ari dira jokatzen. Sei talde hauetatik lehenengo biek izango dute Nazional Mailako 2. mailara igotzeko aukera. Momentuz 6 partidu jokatu dituzte eta igoerarako fase horretan, bosgarren postuan daude. Zorterik onena opa diogu Urola Agip taldeari eta ea zaletuen laguntzarekin batera, datorren urtean Nazional mailako 2. mailan ikusten dugun.