Zeintzuk izan dira orain arte lortu dituzun emaitzarik onenak?
Postu onak lortu ditut baina irabaztea kosta zait. 97an Gipuzkoako txapelketan bigarren egin nuen eta Euskadikoan bosgarren. Azkeneko txapelketa baino lehen lesionaturik egon naiz, tendinitisa izan dut, baina hiru astetan zehar entrenatu ondoren azkenean bigarren izatea lortu nuen.
Astean zenbaitetan entrenatzen duzu?
Entrenamenduak Mikel Cristobalek prestatzen dizkit. Lasterketa korritu behar dudan asteetan lau egunetan entrenatzen dut, bi ordu inguruz. Korrikan ordubete inguru entrenatzen dut, 10-12 km., baina lasterka hasi baino lehen eta ondoren beroketarako luzatze-ariketak ere egiten ditut. Normalean Mugitegin eta Bidegorrian entrenatzen dut.
Pistan ere aritzen al zara?
Kross denboraldia bukatzen denean pista ere egiten dut, baina egia esan nahiago dut krossean aritu. Pistan orain arte 3000 metrotako lasterketan parte hartu dut, baina aurten 5000 metrotakoan parte hartzen hasiko naiz. Pistan erritmo azkarragoa eramaten da zelaian baino eta gainera erritmo aldaketak bortitzagoak izaten dira. Niri asko kostatzen zait erritmo aldaketa hauek egitea.
Nora joaten zarete lasterketetan parte hartzera?
Lasterketa gehienak Gipuzkoan izaten dira, Euskadiko txapelketa izan ezik. Hala ere denboraldi bukaeran Soria ingurura ere joan izan gara lasterketaren batean parte hartzera.
Ze asmo dituzu etorkizunerako?
Ez dut asmo berezirik, korrikan segituko dut ahalik eta gehien hobetzeko. Krosean emaitzak postuen bidez soilik neurtu daitezke, baina pistan denborak ahalik eta gehien hobetzea izango da helburua.
Goierri Garaia taldeko partaideen sailkapena Euskadiko kross txapelketan:
Gizonezkoak kadete maila:
47. Joseba Iglesias
69. Eneko Kortabarria
Emakumezkoak kadete maila:
24. Uxue Fernández
Gizonezkoak jubenil maila:
2. Eneko Zabala
58. Gorka Rodríguez
66. Josu Ibarguren
Gizonezkoak senior maila:
9. Jesus Mari Manso
12. Cipriano Burcio
13. Asier Zarraga
23. Asier Cuevas
Gizonezkoak promesa maila:
16. Sergio Martínez
Emakumezkoak senior maila:
5. Mª Elia Martínez