Otsailetik aurrera emaitza onenak ematen direnez, Sasietakoekudaberria aukeratu dute kanpaina berriari ekiteko. Helburua bilketaberria erabat sendotzea eta emaitzak hobetzea izango da. Kanpainaapirilaren 17an hasi zen eta 4 atal ezberdin izango ditu. Kaleantzerki antzezpen bitxien bidez bilketa berria hobeto ezagutarazinahi da eta bertan parte hartzen duten herritarrei oparitxo batemango zaie. Antzezpenak herrietako jaietan, azoka egunetan… izangodira eta Behi Bi’s talde goierritarrak burutuko ditu. Urretxunlehen antzezpena apirilaren 24an izan zen, baina maiatzaren 8anliburu azokan eta 15ean Eitzako jaietan, ekainaren 23an etauztailaren 9an Geltokiko jaietan ere Urretxun eta Zumarragan izangoditugu.
Kanpainaren bigarren ardatza Legazpiko Sailkapen Plantara eta SasietaZabortegira antolatuko diren bisitaldi gidatuak izango dira. Bisitakprestatzeko herri bakoitzeko talde antolatuekin harremanetan jarrikodira Sasietakoak eta mankomunitateak autobusa eta gidariak jarrikoditu. Bertan materialen sailkapena eta birziklatzea nola burutzendiren erakutsiko da. Ekaina aldera gida berri bat zabalduko damankomunitateko etxeetan eta hemen bilketen ezaugarriak etagorabeherak adieraziko dira. Bestalde, urtero bezala, eskolartekolehiaketetako sariak ere maiatzean banatuko dira. Ekintza hauetanguztietan parte hartzen duen jendearentzat opari bat prestatu dute:birziklatutako plastikoz eginiko eduki-ontzi formako arkatz-ontzibat.