LARUNBATA 10
- Goizeko 11etan haurrentzako jokoak Urretxuko Aisialdi taldeak antolatuak.
- Arratsaldeko 3etatik 4ak arte gutxienez lokuluska berrindartu ahal izateko.
- Arratsaldeko 4:30ean Mus Relampagorako inskripzioa itxi egingo da Katedral’s pubean. Informazio gehiago karteletan.
- Arratsaldeko 7etan poteoa Zumarragako trikitixa eta Elorza Anaiek giroturik.
- Arratsaldeko 7:30ean Lurra eta Irrintzi taldeek beraien agerraldia eskainiko digute.
- Gaueko 10:30ean antzerkia Domingo de Mendiaraz enparantzan, “Café … ¿teatro? dos” antzezlanarekin.
- Gauerdian dantzaldia Ateneo orkestraren eskutik. Aldi berean Aldapa Txarangak auzo osoa girotuko du.
IGANDEA 11
- Goizeko 7:30ean sukaldariek eta beraien morroiek otorduaren prestaketari ekingo diote.
- Goizeko 9:30ean Urretxu eta Zumarragako txistulariak auzoa esnatzen saiatuko dira (ea aurten lortzen duten).
- Eguerdiko 12etan Herri Meza auzoko hildakoen alde.
- Eguerdiko 12:30ean Herri kirolak Domingo de Mendiaraz enparantzan.
- Eguerdiko 2etan asto lasterketarako hesi banaketa egingo da. Horretarako auzokideen laguntza eskatzen dugu.
- Eguerdiko 2:30ean egundoko bazkaria (txartelak, 150 bakarrik, tabernetan salgai daude).
- Arratsaldeko 6etan trikitixak lasterketa aurreko giroa berotuko du lasterketarako dena bero-bero egon dadin.
- Arratsaldeko 6:30ean asto lasterketa. Jendea bertan parte hartzera gonbidatzen dugu (ezinbestekoa da mozorroturik joatea).
- Gauean, dantzaldia Irailerako 6 taldearekin.
OHARRA: Automobilak aparkatzeko azken urteetan bezala RENFEko kontenedore aldea irekita geratzen da.