Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mineralogia eta paleontologiari buruzko XII. astea (051. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/10/23
Otamotz

            Baina museoa ezagutarazi beharra zegoen jendea bertara hurbil zedin. Hau dela eta, garai hartan Gipuzkoan antolatzen zen mineral erakusketa bakarrera joan ziren Urretxuko museoko piezak erakustera. Bertan zenbait mineralzalekin harremanak izan eta herrira gonbidatu zituzten. Honela sortu zen lehenengo urteetan Ederrena zaharrean izan zen Mineralogia Astea.  Antolatzaileen helburua xumea zen: Urretxuko bilera zaletuen topagune bihurtzea. Horretarako erakusketaz gain, astean zehar diapositiba emanaldiak izaten ziren eta larunbat goizean txangoa egiten zuten mineral bila.

            Mineralogia eta Paleontologia astean parte hartzera etorri direnek, beti doan egin dute eta lehenengo urte haietan gainera sekulako hotza jasan behar izaten zuten Ederrena zaharrean (txanda egiten zuten estufaren ondoan berotu ahal izateko). Udalak beraien borondate ona eskertzeko larunbatean hamaiketakoa antolatzen du Kultur Etxeko museoan eta bertan eskerrak ematen zaizkie denei. Hala ere, Urretxuko mineral astean egoteak ospea ere eskaintzen die partaideei. Donostian izaten zen feriak porrot egin zuen eta orain Urretxukoa da Gipuzkoan antolatzen den bakarra. Honek mineralogia asteari indarra eman dio eta azken urteotan pilotaleku berrian ez dago herrira etorri nahi duten guztientzako adinako leku. Hau dela eta, Urretxura urte gehiagotan etorri direnek lehentasuna dute eta udala 2.500 pezeta kobratzen hasi da metro karratuko.

            Hala ere, argi dago partaideei herrira etortzea komeni zaiela. Esan bezala, Urretxuko feriak ospea ematen du. Baina, honetaz gain, salmenta bidez diru asko lortzeko aukera ere badute. Harri landuek erakusmahaiaren %20a soilik bete dezaketen arren, saldu ahala berriro bitxi berriak salgai jar ditzakete. Bestalde, euren bildumak aberasteko edo bitxiak egiteko lehengaiak erostera jende asko hurbiltzen da Urretxura. Zenbait pieza partikularren esku egotea debekatua dago eta antolatzaileek hauek erakusgai jartzea debekatzen dute. Hala ere, badaude, ez dute partaideen arteko elkartrukeak kontrolatzeko modurik. Behin Donostiako Aquariumetik balio handiko fosil bat lapurtu zuten eta Urretxun salduko zen zurrumurrua zabaldu zen. Ertzainek kontrol zorrotza egin zuten arren, ez zuten fosil hura aurkitu.

            Argi dago Urretxuko mineral astea oso topagune garrantzitsu bihurtu dela eta hastapeneko urte haietatik hona gauzak asko aldatu dira. Egun 4 sailetan banaturik dagoela esan daiteke: ikus-entzunezko ikastaro eta hitzaldiak, txangoa, feria eta haurrentzako ekintzak. Haurrentzako ekintzen helburua gazteei mineralen mundua erakutsi eta beraiengan zaletasuna sortzea da. Ekintza hauen artean, izar nagusia meategi artifiziala da. Lehenengo urteetan herriko zenbait gaztek eraikitzen zuten meategia Avenidan, baina euria egiten bazuen busti egiten zen. Gainera larunbat gauetan bikote batzuek bertan sartzea gogoko zuten eta hurrengo goizean garbitu beharra zegoen.

            Aurten haurrentzako ekintzak Gernikako Arbola plazan kokatuko dira eta mineralen munduan murgildu eta zaletasuna hartzeko aukera izango dute. Izan ere, zaletasuna zabaltzea eta museoa bizirik mantentzea dira Mineralogia Astearen bi helburuak. Ezin da esan lortu ez denik: erakusketa aretoa museo bihurtu da eta urteen poderioz bilduma are gehiago aberastu da. Museoak Euskal Herriko eskola ezberdinetatik etorri diren haurren zaletasuna bultzatu du eta hau da Nicasio Aguadok urte askotan egindako lanaren truke jaso zezakeen saririk onena.

Mineralogia eta paleontologiari buruzko XII. astearen egitaraua 

Urriak 23, larunbata:

*Txango mineralogikoa Berastegira. Plazaolako meategiko trenaren ibilbidea egingo da eta bertako meategi batean sartzeko aukera izango da. 

Urriak 25, astelehena:

*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: “ Euskal Herriko historia geologikoa (450 milioi urtetako bidaia)”

Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara).

Urriak 26, asteartea:

*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: “Euskal Herria eta dinosaurioak (duela 120 milioi urte)”. Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara). 

Urriak 27, asteazkena:

*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: Itsasazpiko labak – Kantauri itsasoaren irekitzea – Euskal Herria azaleratzea. Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara). 

Urriak 28, osteguna:

*Luis Ignacio Vieraren hitzaldia: “Paisajearen higadura eta modelatzea (40 milioi urte eskulturan)”

Kultur Etxean, arratsaldeko 7,30ean.

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Erakusketen ordutegia: arratsaldeko 6etatik 9etara).

Urriak 29, ostirala:

*Harri, fosil eta harribitxien XII. aretoa: salerosketa, trukaketa, lehiaketak… Ederrena pilotalekuan.

*Mineralogia eta paleontologia parkea. haurrentzat Gernikako Arbola plazan: eskalada, meategia, urre-bilaketa, dinosaurio erraldoia…

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Ordutegia: goizeko 10etatik 1etara eta arratsaldeko 3etatik 8etara). 

Urriak 30, larunbata:

*Mineral, fosil eta harribitxien XII. aretoa Ederrena pilotalekuan.

*Mineralogia eta paleontologia parkea Gernikako Arbola plazan.

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Ordutegia: goizeko 11etatik 2etara eta arratsaldeko 5etatik 9etara). 

Urriak 31, igandea:

*Mineral, fosil eta harribitxien XII. aretoa Ederrena pilotalekuan.

*Mineralogia eta paleontologia parkea Gernikako Arbola plazan.

*Kultur Etxeko Mineral eta fosilen museoa.

*Erakusketa monografikoa: ambarra (José Querolen bilduma) mineral eta fosilen museoan.

*Erakusketa monografikoa: karramarro fosilak. Kultur Etxeko 1. solairuan.

*Amalur, naturaren bitxikeriak. Javier Aguadoren bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.

(Ordutegia: goizeko 10etatik 2etara eta arratsaldeko 5etatik 9etara). 

Azaroak 1, astelehena:

Arrakasta itzela izan ohi duen txangoa

            Mineralogia eta Paleontologiari buruzko Astearen barne arrakasta handia duen ekintza bat txangoa da. Beti mineralogiko-kulturalak izan dira eta natura errespetatzea funtsezko legea da. Lehenengo urteetan Urbasara joaten ziren eta bideak egiteko altxatutako lurrean bilatzen ziren mineralak, ondorengo urteetan meategietako zabortegietara joan dira, beti ere natura ez kaltetzeko helburuaz. Txangora joateko 3000 pezeta ordaintzen dira eta diru honekin bazkaria ere ordaintzen da.

            Urtero autobusa Gipuzkoa osotik etorritako mineralzaleez betzen da eta zenbait urtetan bi pisutako autobusa ere jarri dute. Baina  jendea jatorriko tokitik dezente urruntzen denez, autobus arrunta nahikoa zela erabaki zen. Behin, adibidez, Gasteizko pantanora joan ziren euri gutxi egin zuen urte batetan eta pantanoaren ur maila oso baxua zenez, ur azpian egon ohi diren mineral asko topatzea erraza omen zen. Egun hartan euria hasi zen eta jendea blai eginda jarri zen. Bai euriagatik, baita urtegiko uretan mineral bila dezente murgildu zelako ere. Mineral bila joatea perretxiko bila joatearen antzekoa omen da: hasieran ez da tutik ere ikusten, baina ohitura hartu eta ikasi orduko errazago topatu eta bizioa bihurtzen omen da. Mineralik topatzen ez zuten txango batetan jendea aspertzen hasi orduko Javier Aguadok  poltsikotik bat atera eta bertan topatua zela sinestarazi zion jendeari. Animaturik jendeak lanari ekin zion berriro ere eta ez zuen inork amore eman nahi izan bazkaltzeko ordua pasa ondoren ere.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT