Plangintzaren ardura Elena Arriaranek hartu du eta hutsik dauden etxehauetako jabeekin harremanetan jarriko da etxeak merkaturatzealortzeko. Ados agertzen diren jabeen etxebizitzekin poltsa bataterako da eta udalak etxea alokatu nahi dutenen eta jabeen artekobitartekari lana egingo du. Honenbestez, udala bi alderdien artekoakordioaren betetzeaz ere arduratuko da.
Elena Arriaranek Areizaga, Gernikako Arbola eta San Martinekojabeekin hasi du bere lana eta ondoren herriko gainontzeko kaleeiekingo die. Elenak bisita egiten dienean jabeek fitxa bat betebeharko dute eta bertan euren datuak, etxebizitzarenak, alokairuanjartzeko prest dauden eta zenbat diru eskatzen duten zehaztu beharkodute.