Zein gartzelatan izan zara 7 urte hauetan?
Lehenbiziz Carabanchelen sartu ninduten eta ondoren Logroñon,Avilan, Langraitzen eta A Coruñan izan naiz. Carabanchelenkide gehiago geunden eta horregatik hobeto egon nintzen, bainagainontzekoetan bakarrik egon naiz. Preso sozial batzuekin harremanona egiten da, baina ez da gauza bera, noski. Ez dute gure borrokaulertzen, baina onartzen gaituzte, askotan gutunak idazten etalaguntzen baitiegu. Preso sozialek ez dute gu izorratzeko asmorik,baldin eta kartzelariek horretara behartzen ez badituzte. Avilan,lehen graduan nengoela, funtzionariak preso sozialak nire aurkajartzen saiatu ziren, baina ez ziren jokoan sartu eta ni beraienkidea nintzela erantzun zieten. Beraien artean askotan istiluakizaten dituzte droga kontuak direla eta, baina Avilan, lehenengograduan egon nintzenean, egoera hain txarra zenez gehiagoerrespetatzen zuten elkar.
Zer azpimarratuko zenuke urte hauetaz guztietaz?
Emakumezkoen egoera gizonezkoena baino are okerragoa da. Izan ere, 1.graduan jartzen bazaituzte emakumeentzat oso gartzela gutxik dutenez1. graduko modulua, isolaturik jartzen gaituzte. Bestalde, gartzelabarruan ere dispertsioa bilatzen dute eta elkarrekin jarri gaitzatenborrokatu behar izaten dugu. 1. graduan liburuak izateko, telebistaikusteko, ikasteko… trabak besterik ez dizkigute jartzen , bainagartzelaren arabera aldatu egiten da. A Coruñan, adibidez, 1.graduko modulua zabaldu berria zegoen, baina ni bakarrik nengoenez bihilabetetan funtzionariekin bakarrik izan nuen hitz egiteko aukera.Bestalde, nahi izan dutenean askatu naute, zigor guztia eta gehiagoere bete baitut. Izan ere, Carabanchelen egon nintzen bi urteetanepailea alde nuen arren, ez zidaten erredentziorik eman.
Kondukzioak ere zigorra areagotzeko erabiltzendituzte…
Kondukzioetan denetarik gerta daiteke eta ahalik eta baldintzagogorrenetan eramaten saiatzen dira. Nik behin bakarrik izan ditutarazoak: komisaldegian 3 bertebra hautsi zizkidaten eta Carabanchelennengoela bertako ospitalera eraman behar nindutenean. Ospitaleagartzelan bertan dago, baina ni bakarrik eraman, gartzelatik ateraeta bidean mehatxatu egin ninduten. Ospitalera kirioak jota heldunintzen eta itzuleran bakarrik ez itzultzea eskatu nuen.Medikuarengana eramaten gaituztenean ere arazoak izaten ditugu, baibidean bai zaindariek ez dutelako kontsultatik atera nahi izaten.Askotan medikuarengana joatea gaixotasuna jasatea baino okerragoaizaten da. Avilan nengoela erreabilitaziora ateratzeko baimena lortunuen, baina medikuak agindutako baldintzetan eraman beharreanfurgonetan eramaten ninduten. Haurra oheari lotuta eduki duten kideenkasuak ere entzun ditut.
Nola ikusten zenuten kaleko egoera gartzelatik?
Lizarra-Garaziko akordioa dela eta, itxaropen pittin bat piztuzitzaigun, baina ez ginen EAJz gehiegi fio. Dena den, argi dagoalderdi abertzaleen batasuna borroka egiteko biderik onena dela.Gertaeren zain geunden, baina argi ikusi genuen nahiz eta muga gabekosu-etenak iraun gobernu espainiarrak ez zuela negoziatzeko batereasmorik eta su-etena hautsi egingo zela.
Zer iruditu zitzaizun ongi etorria?
Hunkigarria izan zen hainbeste jende ikustea. Gainera, bildutakojende asko ez nuen ezagutzen eta harrigarria egin zitzaidan ezagutzenez duten pertsona bati hain ongi etorri beroa egitea. Gazte ugarizegoen eta borroka aurrera beraiek eramaten ari direla esan beharradago. Hori argi ikusten dute eta horregatik gazteak beldurtu etageldiarazi nahian dabiltza.
Nola aurkitu duzu kalea?
Dena oso aldaturik aurkitu dut eta gainera kaleko bizitza erritmoagartzelakoaren oso ezberdina denez, askoz azkarragoa, bizimoduberriari moldatzea kosta egiten da. Atera ondoren sagardotegi baterajoatea zen nire asmoetako bat, baina irrika hori pasa zait. Kaleraatera eta gauza mordo bat egin beharra ikusi dut. Presoak azaroazgeroztik muga gabeko gose greban murgildurik daude eta gizartea honeksuposatzen duenaz ez dela behar bezala jabetzen iruditzen zait. Izanere, gose greba berez gogorra bada, gartzelan oraindik gogorragoa.Nik uste, kalean dagoenarentzat ezinezkoa dela gartzelan egoteak zersuposatzen duen jakitea. Gartzelan hartutako zenbait ohitura utziezinik nabil: lo egiteko gelako atea ixtearena, esaterako.
Etorkizunaz, zer iritzi duzu?
EAJk apustu gogorra egin behar zuela zirudien, baina Batera,Udalbiltza… geldirik daude eta lehen bezala gaude. Su-etenarekinArgeleko elkarrizketekin bezala gertatu dela uste dut: jendeakitxaropen handiak jarri bai, baina borroka egiteari uzten dio.Badirudi, herriak dena politikarien esku uzten duela, baina herriakez badu lanean jarraitzen ez dago zereginik. Francoren garaian jendeagehiago inplikatzen zen, diktaduraren aurka borrokatu beharra ikustenbaitzuen. Egun, hauteskundeak daudelako demokraziaz hitz egiten da,baina garai hartako berdinak daude boterean eta atxiloketek,torturek, komisaldegietan heriotzek… jarraitzen dute. Gainera,hainbeste urte ondoren, ez zaio Euskal Herriari hitza eman eta arazoapolizialki konpondu nahian segitzen dute. Baina honela arazoakjarraitu egingo du, atxiloketek ez baitute ideiak aldatzea lortzen.
Zer esango zenioke jendeari?
Gobernu espainiarrak bere legea bete dezan borrokatu beharra dugulapresoak Euskal Herrira ekarri eta zigorraren hiru laurdenak betetadituztenak aske utzi ditzaten. Orain ere, baldintzapeko askatasuneanutzi dituzten gutxietako batzuk, berriro ere gartzelan sartzen aridira eta denok honi aurre egiteko lan egiten ez badugu ildo beretikjarraituko dute. Printzipioz amnistiaz ez naiz ari, eta amnistiahelduta ere, ez litzateke eraikuntza nazionalerako pausu bat bainoizango. Lan egin beharra dugu, ideiak eskaini…
Dispertsioaren kaltetu nagusiak senideak dira…
Hala da, gartzelan dagoen presoak bisita itxaron besterik ez du eginbehar eta gartzelan egonik berdin zaio Martutenen edo Jaenen egotea.Guri ere asko sofriarazten digute, uneoro ondo helduko direnpentsatzen ari baikara, baina kaltetu nagusiak batere errurik izangabe beraiek dira. Estatuak familiakoak zigortuz guk borroka uzteabilatzen zuen, baina ez dute lortu eta ideiak oso garbi ditugu. Halaere, senitartekoak zigortzen jarraitzen dute.
Zer asmo dituzu etorkizunerako?
Semeekin egon eta nire bikotekidea bisitatzera joateaz gain, lan eginbeharko dut. Bide batez aukera hau aprobetxatu nahi dut Gonzaloagurtu eta herritarrei eskerrak emateko, eskaini zidaten ongi etorriaoso hunkigarria izan baitzen. Banuen beste ongi etorri batzuen berri,baina norberak bizitzea oso ezberdina da eta sinestezina izan zen.