Nolatan hasi zinen zurezko tailak egiten?
Jubilaturik nengoenez eta lehenago ere egurrarekin lana eginanintzenez, Idiazabalen egurrezko tailak egiten ikasteko antolatuzuten ikastaro batean izena eman nuen. Hau duela lau urte izan zeneta urte hauetan pixkanaka ikasten joan naiz. Dena den, beti dago zerikasi eta oraindik ere Idiazabalera joaten naiz.
Lan asko egin al dituzu lau urte hauetan?
Itarte Etxeko erakusketan daudenak eta etxean ditudan bestehainbeste. Baina etxean ditudanak lehenengo urteetan eginak dira etabehar bezalako maila ez dutenez ez nituen erakusketara eraman.
Bereziki maite duzun tailaren bat ba al duzu?
Nahiz eta urteetan horretan aritu naizen, arotz lana ez dut gustuko,zutik egon beharra baitut eta nekatu egiten bainaiz. Atsegin dudanataila lana denez, apaintzea, kutxak egitea baino nahiago dut tailalana soilik eskatzen duten lanak egitea. Hauen artean erakusketarajoan den jendeari tailaturiko loreak bereziki gustatu zaizkiola ikusidut.
Nolatan sortu zen erakusketa antolatzearena?
Idiazabalen ikastaroa eman zuenari Zumarragara ere etortzea proposatugenion, baina ikastaroa emateko lekurik ez zegoenez ZumarragakoUdaleko kultura teknikariek tabernan ematea proposatu zidaten etahala egin genuen. Ondoren nire lanekin Itarte Etxean erakusketaegitea ere proposatu zidaten eta hala egin dugu. Ez nuen uste inondikinora ere hainbeste jende hurbilduko zenik erakusketara.
Antiora etortzen zara lan egitera, zer dela eta?
Hemen oso gustura aritzen naiz lanean, eguraldi txarra egiten dueneanElizalde alboko estalpean eta ona egiten duenean, berriz, elizarengoialdeko mahaietan. Eguzkiak sortzen duen argia, gainera, askoz erehobea da lan hau egiteko familiaren taberna barrukoa baino.
Ordu asko sartzen al dituzu egunean?
Egunak dituen guztiak gehienetan, baina hau fabrikan lan egitea bainoatseginagoa da, hemen ez da izerdirik botatzen… Ez dakit ezer egingabe egoten eta jubilatu nintzenean tailatzea eguna betetzekozaletasun bezala hartu nuen eta baita eguna bete ere!
Zein egur erabiltzen duzu?
Haritzaren eta gereziondoarena batez ere. Hasi nintzenean 3 m3 egurerosi nituen eta horiekin aritu naiz lanean orain arte. Egurra ez dagarestia, onena ez baitut erosten gainera. Izan ere, egurrakkorapiloak izatea berdin zait, lan txikiak egiten ditudanez korapiloaduen zatia kendu eta kito.