Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zaldibarko Trikitixa eta Urretxu (067. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/05/23
Otamotz

Nolatan joan zinen Urretxura bizitzera eta zeroroitzapen dituzu bertan emandako urteez?

           Bost urte nituela, gerra denboran, joan ginen Urretxura eta bertanditut haurtzaroko oroitzapenak. 16 bat urterekin Madayan hasi nintzenlanean eta giltzen saila Irimon jarri zutenean bertara joan nintzenlanera. Urretxun hasi nintzen soinua jotzen eta Urretxuko Zabaletabaserriko Balentinen ezkontzan jo nuen lehenengoz ezkontza batean,Elosun hain zuzen ere, 13 urterekin. Herrira landareak saltzeraetortzen zen Felix Belar zaldibardarrak gerra-aurretik bertan egitenzen iganderoko erromeria berpiztu nahian zebiltzala esan zidan etabertan jotzeko aukeraz gain lanpostua ere eskaini zidanez,Zaldibarrera etorri nintzen. Azken 50 urteak hemen eman ditudanarren, arreba Urretxun dudanez, sarritan joaten naiz bertara. Kintoenbazkarira ere urtero joaten naiz eta hala lagun zaharrekin egotekoaukera izaten dut. 

Nolatan hasi zinen trikitixa jotzen?

           Esan didatenez, oso txikitatik izan dut musika zaletasuna: 4 urtesoilik nituela aho-soinuaz Andre Madalen jotzen omen nuen! Dena den,ez da harritzekoa nire musika zaletasuna, familian oso musikazaleakbaitziren. Osaba batek, aitak eta amak soinua jotzen zuten eta niosabaren soinuarekin hasi nintzen jotzen. Ama haurra nintzela hilzitzaidan, baina esan didatenez soinua jotzen bazekien. Dena den,gizonezkoek soinua jotzea ere gaizki ikusia zegoenez, jendaurreanamak jotzerik ez zuela izan esan beharrik ere ez dago. 

Nork erakutsi zizun trikitixa jotzen?

           Besteei begira ikasi nuen eta solfeoaz dakidana ere neure kabuz ikasidut. Izan ere, Urretxuko Oletxea organistarekin ikasten hasi nintzenarren, handik gutxira morroi hasi nintzen eta akabo nire ikasketak!Hala ere, partiturak irakurtzen ikasi nuen eta pieza batzuk sortuditut horri esker, hauetako batzuk 1992 arte antolatu genuenZaldibarko Trikitilari Gazteen Txapelketan jo behar izaten zituztentrikitilariek. Soinua jotzen ikasteko erromerietara joan etatrikitilariei begira egoten nintzen. Ondoren ni ere plazarik plazaaritu naizenez, ez dut sekula dantza asko egiterik izan! 

Jendaurrean 14 urte bakarrik zenituela hasi zinenez,makina bat plazatan arituko zinen…

           Hamaika ezkontzatan jotzeaz gain, lehenengoz Unanuan saxofoia etabateriarekin jo nuenetik makina bat herritan izan naiz. Baita Urretxuinguruan ere: Ormaiztegin, Salbatoren, Eitzan… Dena den, Bizkaianjo dut gehienbat. Zaldibarren igandero erromeria izaten genuen, udapartean baita ostegunero ere, inguruko herri txiki guztietakoerromerietan jo izan dut, ia larunbatero ezkontzetan jotzen nuen…Zaldibarren, artean estali gabe zegoen pilotalekuan jotzen nuen etaeguraldi txarra zenean herriko taberna batean sartu, mahaiakbaztertu, eta bertan egiten genuen erromeria.  

Dena den, benetako ospea diskoa grabatu ondoren lortuzenuen...

           59an Arrate Irratirako abesti batzuk grabatu genituen eta egunerolauzpabost aldiz jartzen zituzten entzuleek eskatuta. Columbiadiskoetxekoek hau ikusi eta diskoa grabatzea eskaini zidaten.Panderojolea eta izen artistikoa behar nituenez, Benito Osazaldibardarrarekin elkartu eta "Zaldibarko Trikitixa"izenarekin bi disko grabatu genituen. Irratietan asko entzun zireneta dirudienez saldu ere ondo saldu ziren, Columbiakoek beste diskobat grabatzea eskaini baitzidaten. Baina nik ezetz esan nien,besteengatik 1.000 pezeta soilik eman baitzizkiguten eta ez baikenuenegile-eskubiderik izan. 

Asko aldatu al dira erromeriak urte hauetanguztietan?

           Ni gaztea nintzenean ez zegoen trikitilari gehiegi eta trikitixadesagertzen ari zela esango nuke. Santa Lutzitako ferira, adibidez,Elgeta, Sakabi, Arbe eta Ahuntza joaten ziren eta hauetaz gain ezzegoen askoz gehiago. Baina gero, besteak beste, Laja, ZumarragakoTrikitixa eta ni neu hasi ginen eta 50-70 urteen artean erromeriekeuren sasoi onena bizi izan zutela esango nuke. Gero "Sala defiestas" direlakoek arrakasta hartu zuten eta erromeriakgainbehera hasi ziren. Egun, berriz, trikitilariak askotan enbarazuandaudela dirudi. Lehen soinua jo eta denak dantzara ateratzen zireneta gaur egun dantzara ateratzen direnak dira bereziak. 

Zuk zeuk noiz utzi zenion jendaurrean jotzeari?

           Lehenengoz enkargatu lanean hasi nintzenean utzi nuen, 63an,larunbatetan ere lana egin beharra bainuen. 74an berriro hasi nintzenezkontzetan eta erromerietan jotzen, baina 80 hamarkada erdialdeanbehin-betiko utzi nuen. Izan ere, esan bezala, ezkontzetan etaerromerietan giroa ez zen jada lehengoa. Dena den, etxean ia eguneroentsaiatzen jarraitzen dut eta bazkari eta afarietan ere jotzendut… soinua gustura entzuten duen jendearen aurrean soinua jotzeagustukoa baitut.  

Hainbeste urtetan soinua bizkarrean eman ondoren,anekdotarik izango duzu…

           15 bat urte nituela Urretxuko gazte koadrila bat Erniora joan ginenegun pasa. Errezilen gelditu ginen hamarretakoa egiten eta soinuajotzen hasi nintzen. Lagunak dantzan hasi ziren eta tabernatikemakume bat atera zen dantzan ari zirelako errietan. Erniotik jaitsiginenean Azkoitian gelditu ginen eta bertako musika banda valsajotzen hasi zenean Urretxuko neska-mutilak helduta dantza egiten hasiginen. Udaltzaina etorri eta guri makilaka hasi zitzaigun! Izan ere,garai hartan herrietako apaizek herri batzuetan helduta dantza egitenuzten zuten eta besteetan ez. Aizpurutxoko erromeria, esaterako,Bergarako aldean egiten zen, Azkoitikoan ez baitzegoen helduta dantzaegiterik.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT