Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Alberto Alejandro: herritar bat Realean aspaldiko partez (069. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/07/23
Otamotz

Zorionak, Alberto. Nola jaso zenuen berria?

Nik ere, zuetako gehienak bezala, ETBren bidez jaso nuen albistea. Etxean nintzen telebista ikusten eta Toshackek prentsaurrekoan kazetariei arbelean idatzi zien datorren denboraldiko jokalarien zerrendan nire izena, zenbaki eta guzti, agertzen zela ikusi nuen. Berehala amari esatera joan nintzen eta sekulako poza hartu zuen, noski. Nik ere poz handia hartu nuen, baina ez zen ustekabekoa izan, datorren denboraldian lehen taldeko jokalaria izatea espero bainuen. Izan ere, "Sanse"n denboraldi ona egin dut eta Toshackek ere nirekin oso gustura zegoela eta nire jokoa atsegin zuela esana zidan.

Toshackek zer edo zer gehiago esan al dizu entrenamenduetatik kanpo?

Lanean jarraitzeko esan zidan, entrenamenduetan egiten ari nintzen lanarekin oso gustura zegoela eta lehen taldean jokatzeko aukerak emango zizkidala. Minutu asko ez ditut jokatu, baina debuta egiteko aukera izan dut behintzat.

Zer moduz Toshackekin?

Taldeak lehen mailari eutsi badio, hein handi batean, berari esker izan da. Entrenatzaile ona da eta lan bikaina egin du. Berari esker taldeak partiduetan disziplina eta organizazio hobeak izan ditu eta jokalariak futbolaz gozatzen hasi dira.

Clementek ere lehen taldearekin entrenatzeko aukera eskaini zizun…

Bai, aurredenboraldian, lesioak zirela eta, aurrelari gutxi zeuden eta lehen taldearekin joan nintzen Alemaniara eta Ingalaterrara. Esperientzia ona izan zen eta gol bat ere sartu nuen, baina ez nuen Clementerekin hitz egiteko aukera handirik izan. Bera ere entrenatzaile ona dela uste dut, baina Clementerekin taldea ez zen ondo aritu.

Zer sentitu zenuen talde nagusiarekin aritu zinen lehen egunetan?

Hasieran lotsa pixka bat ematen zidan, baina pixkanaka taldean integratzea lortu dut eta gainontzeko jokalariekin harreman ona dut. Izan ere, aldagelan giro ona dugu, nahiz eta aurten, sailkapena txarra izanik, zailxeagoa izan zitekeen. Lehen taldearekin jokatu nuen ligako lehen partidua oso polita izan zen, Anoetan jokatu bainuen eta zelairatu nintzenean zaletuen txalo artean zelairatzea hunkigarria izan baitzen. Toshackek lasai egoteko eta nekiena egiteko esan zidan eta ez nintzen batere urduri zelairatu.

Nolakoak izan dira albiste ona jaso osteko lehen egun hauek?

Ez dira oso bereziak izan. Bigarren taldeko lagunek, kazetariek, lagunek, zumarragarrek… zoriondu egin naute, baina ez da zoratzekoa izan. Etxean izugarri poztu dira, noski, lehen taldera heltzeko laguntzen izan baititut beti, une txarretan zein onetan. Beraiek ere oso garrantzitsuak izan dira orain arte egindako ibilbidean.

Arlo pertsonalean aurtengo denboraldiaren balorazioa, ezinbestean, ona izango da…

Bai, baina hobe egin nezakeela ere uste dut. "Sanse"n eman nituen aurreko denboraldiak ere onak izan zirela uste dut, nahiz eta gutxiago jokatu nuen eta nire lana ez zen aurten bezainbeste onartu. Aurten, dena den, sekula baino gol gehiago sartu ditut: 26 ligan.

Zer espero duzu datorren denboraldirako?

Aurredenboraldia, printzipioz, denok aukera berdinekin hasiko dugu eta entrenamenduetan dudan guztia emango dut taldeari lagundu eta Toshackek jokatzeko aukera eman iezadan. Lehen taldeko jokalaria banaiz, zerbaitegatik izango da. Aurrelari guztiok ezaugarri ezberdinak ditugu eta guztiok dugu zer eskaini. Txikiagoak eta azkarrak garen aurrelariok ere badugu zer eskaini, Romariok edo Juan Sanchezek zein ondo egiten duten ikustea besterik ez dago.

Taldea ondo arituko dela uste al duzu?

Azken bi denboraldiak baino hobea izatea espero dugu eta UEFAtik gertu egongo garela uste dut. Nire ustez denboraldi hau Toshackekin hasi izan bagenu, datorren denboraldian UEFA jokatuko genuke. Ez dut uste Realak fitxaketa gehiago behar dituenik, harrobiko jokalariokin lan ona eginez gero sailkapenaren goialdean egon baitaiteke.

Bukatzeko, nola ikusten duzu zure etorkizuna epe luzera? Zenbat urtetako kontratua duzu Realarekin?

Kontratua aurten amaitzen da, baina Realak nahi badu bi urte gehiago luza dezake. Lehen taldearekin debuta egin ondoren eman nuen prentsaurrekoa hasi aurretik, Toshackek kazetariei Realak kontratua luzatzeko zuen aukera erabiliko zuela esateko esan zidan. Datorren urtean lehen taldeko jokalaria izango naizenez, kontratuko baldintzak hobetzea eta bi urte baino gehiagotarako berritzea eskainiko didatela suposatzen dut. Lehen mailako taldeena ez zen eskaintzaren bat jaso dut, baina Realean oso gustura nago eta nire asmoa bertan gelditzea da.

“Musti” Mujika, Realean aritu den azken herritarra

Juan Mari "Musti" Mujika izan da Alberto lehen taldera igo aurretik Realean aritu den azken herritarra. "Musti" 85-86 denboraldian igo zen lehen taldera Toshacken eskutik (Alejandro bezala) eta bost denboraldi eman zituen Realeko talde nagusian.

Alberto lehen taldera igo dutela jakiteak poztu egingo zintuen…

Bai, herrikoa izateaz gain, ni bezala Urolatik joan baitzen Realera. Nire ustez bai berarentzat bai Urolarentzat oso pozgarria da, egindako lanaren saria baita. Nik utzi nuenetik ez da herriko inor egon Realean eta bazen garaia.

Nola gogoratzen dituzu Realaren talde nagusiko jokalariekin igaro zenituen lehen egunak?

"Sanse"ko jokalari batzuk lehen taldekoekin entrenatzen genuen eta bukatutakoan bigarren taldekoon aldageletan aldatzen ginen. Garai hartan (ez dakit egun berdin izango den), lehen taldearekin hamar partidu jokatu ondoren hauekin soilik jokatu zenezakeen. Azarorako jokatu nituen hamar partidu hauek eta aldagelaz aldatu nuen. Lehen taldeko jokalariek oso ondo hartu ninduten eta oso ondo portatu ziren nirekin, oso jende jatorra da.

Orain Alberto da Realean bere lehen pausuak ematen ari dena, aholkuren bat emango al zenioke?

Badirudi pausurik garrantzitsuena eman duela, lehen taldera igotzea lortu baitu, baina orain zailena geratzen zaio, mantentzea alegia. Izan ere, Realean konpetentzia handia dago eta jokatzea lortzeko gogor lan egin beharko du. Badirudi Toshackek etxekoekin jokatu nahi duela, baina aurrelari postuan etxekoek zailago dute. Dena den, Toshackek berarengan konfidantza duela dirudi eta etorkizuna itxaropenez begiratu dezake. Nire ustez jokatzeko eta balio duena erakusteko aukera izango du.

Zu ere Toshackekin igo zinen lehen taldera, nolako entrenatzailea da?

Izaera gogorreko entrenatzailea da, baina argi du Realaren filosofia zein den eta harrobiko jokalariei aukerak ematen dizkie. Nire ustez, gazteentzat ona da Toshack lehen taldeko entrenatzailea izatea. Lau urtetan gauza asko gertatzen diren arren, berarekin nahiko harreman ona izan nuen. Berak igo ninduen lehen taldera eta Realean egon zen bitartean jokatzeko aukera izan nuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT