Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Juan Luis Elgarresta Lurra Dantza Taldea: "Dantzak herrien nortasunaren isla dira" (070. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/09/23
Otamotz

Noiz eta zer helbururekin sortu zen Lurra?

           Lurra, Euskal Herriko beste dantza talde askorekin bateraFrancoren garaian sortu zen, Euskal Kulturak jasaten zuenzapalkuntzari nolabaiteko erantzuna emateko asmoz, 1965eko SantaAnastasietan zehazki.  Lehenago Batasuna dantza taldea zegoen,baina ezin dezakegu gaur egun ezagutzen ditugun taldeekin parekatu.Dantza zehatz batzuk ikasten ziren bertan eta talde hark ez zueneziraun, bai Urretxuk eta bai Zumarragak dantza talde propioak sortuzituzten.  

Urteekin gauzak asko aldatu al dira?

           Bai, baietz uste dut. Lehen helburua euskal kultura eta nortasunaherrian erakustea zen. Garrantzitsuena dantzari arropak janztea edoikurriña ateratzea zen eta ondo dantzatzea ez zen haingarrantzitsua. Egun, berriz, garrantzitsuena ondo dantza egitea daeta horretarako lan handia egin beharra dago: asko entsaiatu, jantzionak eraman, musikari onak izan… Musika aldetik, adibidez, egundenetarik daukagu: soinulariak, txistulariak, trikitilariak,dultzaineroak… Bestalde, "Zuhatzairen Soinua" taldekotxalapartariak ere gurekin etortzen dira kanpora joaten garenean. Hauoso interesgarria da, honela kanpoan ere txalaparta ezagutaraztenbaitugu eta herrian ditugun txalapartariak bikainak baitira. Egun,errebindikazio lana kanpora joaten zarenean egiten da, dantzen bidezzure herriaren nortasuna erakusten baituzu. 

Zenbat denbora daramazue Euskal Herritik kanpo dantzaegiten?

           Hamahiru urte daramatzagu jada kanpora bidaiatzen. Nire iritziz,kanpora joatea, euskal nortasuna gure mugez bestalde erakustea,errazena eta politena da. Baina bakoitzak oso kritikoa izan behar dunorberaren lanarekin. Adibidez, hemen inguruko dantza talde batzuenhelburua kanpora bidaiatzen dutenean ondo pasatzea da, dantzarenberaren konposaketa eta plazaratzeari garrantzi handirik eman gabe.Kontu horretan gure dantza taldea nahiko serioa da. Ez dut esatenparrandarik egiten ez dugunik, baina dantzatzeko ordua iristen deneanoso serio hartzen dugu. Beste herrialde batera joaten bagara, euskalherriko dantzak erakustera joaten gara, eta Euskal Herria ordezkatzenari gara. Lau katu erdi mozkortuta dantzan jartzen badituzu… akabo.

Euskal Herritik kanpo non bizi izan duzueesperientziarik politena?

           Hori oso zaila da esatea. Gure lehenengo bidaiaz, Zaragozara joanginen, oso oroimen polita dut, baina beharbada lehenengo bidaia izanzelako. Ordutik hona sekulako jaialdiak egin ditugu Andaluzian,Alikanten…. Dena den, nire ustez irteera guztiak izan dirainteresgarriak eta aberasgarriak. Izan ere, jaialdi hauetan bestedantza taldeetatik asko ikasten da. Bestalde, Euskal Herritik etaEspainiatik kanpo Portugalen, Italian Frantzian edo Alemanian ereegon gara.  

Uda honetan Sevillan izan zarete, zer moduz bertan?

           Sekulakoa izan da. Euskal Herrian bertako folklorea ez badugu gehiegiezagutzen, han zer esanik ez. Gure dantzek ere harrera oso ona izanzuten eta Euskal Herriko dantzek jendea harrituta utzi zuten. Bainanoski, folklorea gustatzen bazaizu, badakizu zein den dantza taldeona eta zein ez. Oso esperientzia polita izan da: oso ondo portatudira dantza talde guztiekin eta dantza taldeen maila ere oso ona izanda. Murtziako eta Sevillako dantza taldeek txundituta utzi ninduten.Esan beharra dago Sevillakoak hemen izango direla festetan. 

Nondik ateratzen duzue irteera hauek guztiak eginahal izateko behar duzuen dirua?

           Gezurra dirudien arren, gehiena zozketen bidez ateratzen dugu. Gauregun udalek, ez bakarrik hemengoek, ez diete dantzei duten garrantziaematen. Ez dago dantzei garrantzia ematen dion alderdi politikorik.Gauza oso konplikatua da. Lehenik eta behin galdetu beharko litzaiekekultur zinegotziei ea kultura zer den; eta bigarrenik zer garrantziematen dioten dantza talde bati. Badakit kultura oso zabala dela,gaur egun kirola ere kultura dela, ba pentsa ezazu.  Euskarakultura da, baina ez ote du bere eremu propioa merezi? Sevillan egongaren herriko alkateak esan zuena esango dizut: "Herri batennortasuna folklorean dago". Alkateak zionez hori zen udalakbultzatu behar zuena, nahiz eta beste gauza batzuk kolokan utzi.Alkate bati hori entzutea ikaragarria da. Hemen, ekitaldi edo datakonkretu batzuetan bakarrik gogoratzen dira gutaz,  SantaAnastasiatako jaialdirako, Dantzari Txikirako… dirulaguntza txikibat jasotzen dugu eta gainontzekoa zer? Kultura arloan ikusmirakzabaldu behar direla uste dut, dena ez baita kirola. Zer izango zenonena udalarentzat, Lurra desagertzea? Orduan zer gertatukozen? Lortu duguna guk lortu dugu, ez beste inork. Baina hau nireiritzia da, Juan Luisena. 

Badakigu Gainzurin entsaitzen duzuela. Ba al duzuealdatzeko asmorik edo aukerarik?

           Gogoa bai noski, baina ez dugu aukerarik. Gainzurikbere borondate guztiarekin txoko hori uzten digu eta eskertzendiegu. Udan entsaiatzeko ondo dago, baina neguan ez da batere egokia.Txikienak Lizeoko gimnasiora eramaten ditugu, baina hamar urtetikgorakoak, beste 60 gutxi gorabehera, Gainzurin aritzen diraurte guztian. 

Zer balorazio egingo zenuke urte hauetan guztietanegindako lanaz?

           Oso harro nago Lurrak duen funtzionamenduaz, eta esan beharradago estatuko folklore erakundeetan nahiko sarturik gaudela. Gauregun Lurrak aurrera eramaten dituen dantzak oso ondo ikusirikdaude eta lan handia egin ondoren maila ona lortu dugu. Benetakodantza talde baten itxura ematen dugu, eta hori oso garrantzitsua da. 

Bukatzeko, zeintzuk dira zuen etorkizunerako asmoak?

           Gure asmoa orain arteko seriotasuna mantenduz lanean gogor eta gogozjarraitzea da, ikasten jarraitzea. Honekin batera euskal nortasunaedozein lekutara eramatea, eta noski, Urretxun jendeak dantzakezagutu ditzan gogor lan egitea. Horretan ikastaro laburrak ereantolatzen ditugu. Taula gainean itxura ona ematen jarraitu nahi dugueta horretarako ezinbestekoa da taldekideen artean giro ona izatea.Zorionez, taldekideon artean oso harreman ona dugu.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT