Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zelai Arizti areto berria prest dago (070. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/09/23
Otamotz

           Areto egoki baten gabezia gehien pairatu dutenak herriko kulturtaldeak izan direnez, eurak izan ziren zinema berria estreinatzekoohorea izan zutenak. Honela, larunbata goizean "AntziñakoAma" txistulari taldeak, "Goiargi Txiki" koruak etaSecundino Esnaola Musika Eskolako ikasleek euren saioak eskainizituzten. Arratsaldean, berriz, "Irrintzi" dantza taldeaaritu zen eta gauean "Karmakros" antzerki taldearen txandaizan zen. Igande eguerdian Zumarragako musika bandak kontzertuaeskaini zuen eta arratsaldean "Goizalde", "Goiargi"eta "Kimets Goiargi" koruak aritu ziren. Igandearratsaldean izan zen ere Jesus Segurolak idatzi duen "Izadi etagizaki arteko arremanetan lar" liburuaren aurkezpena.    

           Baina inaugurazio ekitaldiak ez dira gaurkoarekin bukatuko,Zumarragako Udaleko kultura arduradunen asmoa ekitaldi hauek zinemaeraberrituaren lehenengo urtean luzatzeko asmoa baitute. Zinemakomertzialaren lehen emankizuna, berriz, aurki izango da, baina dataez da zehaztu oraindik. Estreinaldia jendetsua izango da segur aski,93az geroztik, lehenengoz hamarkada luzetan, urretxuar etazumarragarrok ezin izan baitugu herrian bertan zazpigarren arteaderitzonaz gozatu ahal izan eta jendea irrikan baitago. Izan ere,gutako askok Itzalon eta Zelai Arizti zinemak soilik ezagutuditugun arren, 20ko hamarkadan herriko lehen zinema zabaldu zenetik,36ko guda garaian izan ezik, ia astebururo Zumarraga eta Urretxunfilmeren bat ikusgai izan dela esan daiteke.

           Zumarragako Udaleko agirizaina den Antonio Pradak eskainitakoinformazioaren arabera, herriko lehen zinema aretoa 20ko hamarkadahasieran zabaldu zen Novedades izenekoa izan zen. Zelai Ariztikoeskoletan zegoen areto hau, 36ko guda iritsi bitartean egon zenzabalik.  1936an, Mola jenerala hurbiltzen ari zela eta, herriangehiengoa ziren errepublikarrak eta inguruko herrietatik laguntzeraetorri zirenak Zumarragaren defentsa antolatzen hasi ziren.Kanpotarrek nonbait lo egin beharra zutenez, zinea horretarakoegokitu zen. Dena den, ez zen hau garai hartan Zumarraga eta Urretxunzegoen zine bakarra. Urretxuko Ederrena pilotaleku zaharrean ere,aldagelen alboan, zine saioak eskaini ziren 1924tik aurrera eta 30kohamarkadarako Zumarragako parrokia atzealdean Itzalon izeneko zinemaaretoa zabalik zen.     

           Zinema areto txiki hauetan herritarrek garaian garaiko filmarikesanguratsuenak ikusi eta aktorerik mirestuenak ezagutu ahal izanzituzten 50 hamarkada amaieran, ia aldi berean, askoz eremodernoagoak eta erosoagoak ziren Itzalon berriak eta ZelaiAriztik euren ateak zabaldu zituzten arte.    

           Itzalon berria elizak ireki zuen Zumarragako erretorea zen DomingoIrigoienen ekimenez eta Zelai Arizti, berriz, Tolosako Cines yTeatros Aroseaga S.A.k. Enpresa honek Victor Eusa arkitektuiruñearraren esku utzi zuen zinemaren diseinu lana. 1956an1.000 pertsona ingururentzako lekua izango zuen zinemaren planoaaurkeztu zuen, baina atzera bota zioten. Ondoren, bigarren proiektubat aurkeztu zuen; honetan 600 lagunentzako lekua zuen zinemarekinbatera etxebizitzak ere azaltzen ziren eta honela egin zen azkenean. 

           Zelai Arizti bere horretan mantendu zen 1976an Txema Mendiolaaparejadore zumarragarraren eskutik fatxada eta barrualdea txukunduziren arte (jatorrizko egurrezko eserlekuak erosoago batzuengatikaldatu ziren besteak beste). Dena den, eraikinaren arkitekturak ezzuen aldaketarik izan eta duela ia hiru urte hasi zen azkeneraberritze honetan ere eraikinaren egitura bere horretan mantenduda. Hala izanik, sarrera eta txarteldegia beti egon diren toki bereandaude; baina taberna berria sarrera gelan jarri da eta lehen tabernazegoen lekua ikuskizunetarako beharrezkoa izango den tresneriasartzeko erabiliko da.    

           Dena den, aretoak berak izan du eraberritzerik sakonena. Udalak eraguztietako ikuskizunetarako egokia izango den aretoa prestatu nahiizan du. Hori dela eta, eszenatokiak 92m2 izango ditu (lehen 40m2zituen) eta mota ezberdinako bozgorailuak jarri dira (batzuk filmeakentzuteko eta besteak musika entzuteko). Eszenatokia jatorrizkoabaino askoz ere handiagoa denez, areto berriak 328 eserleku besterikez ditu izango (bi elbarrituentzat egokituak). Aldaketa hauek guztiakikusleon eta kultur taldeen erosotasunaren mesederako egin dira etajoan den asteburua geroztik beraietaz gozatzeko aukera dugu. Baina,zein izango da Zelai Arizti zinemaren eskaintza? Honen berriizateko Zumarragako Udaleko kultura teknikaria den IzaskunLarrañagarengana jo dugu.      

           Izaskunek esan digunez, "Programazio egonkor bat eskaintzekoasmoa dugu. Astebururo zinearen ustiapenaz arduratuko den enpresakzine komertziala eskainiko du eta gure asmoa hilean behin ikuskizunenbat eskaintzea da. Bestalde, herriko taldeek areto berriko ateakzabalik izango dituzte euren emankizunak bertan eskaini ditzaten etapartikularrek aretoa alokatzeko aukera izango dute. Astegunetanaretoa Udalaren esku izango da eta zinea eskaintzeaz arduratuko denenpresak urtean 25 asteburuko egunetan aretoa Udalari utzi beharkodio herriko taldeek eta Udalak ekarritakoek erabil dezaten". 

Aretoaren eraberritze lanen kronika laburra

           Itzalon eta Zelai Arizti aretoak 93an itxi ziren eta Zumarragazinema aretorik gabe geratu zen lehenengoz urte askotan. Gabezia honiaurre egiteko, Zumarragako Udalak bi aretoetako bat erostea erabakizuen, baina alderdi politiko guztiak ez ziren eritzi berdinekoak:batzuk Itzalon erostearen aldekoak ziren eta besteak, berriz, ZelaiArizti erostearen aldekoak. 1992ko ekainaren 29ko udalbatzan,eztabaida bero baten ostean, PSE, EUE eta HB alderdiek bozketairabazi zuten eta Zelai Arizti erostea erabaki zen.

           Zelai Arizti zinemaren jabea Tolosako "Cines y TeatrosAroseaga" elkarte anonimoa zen (Banco Guipuzcoano zen akziodunnagusia) eta akzioak sakabanaturik zeudenez, Udala akziodun guztiekinharremanetan jarri behar izan zen eta bakoitzari bereak erosi. Zinemalortu ondoren, eraberritu beharra zegoen eta Udalak argi zueneraikuntzaren egitura bere horretan mantenduz mota guztietakoikuskizunetarako egokia izango zen aretoa prestatu beharra zegoela.

           Udalak proiektu lehiaketa antolatu zuen eta Max Centerreko zineetakoarkitektuak izan ziren Pedro Marcos eta Ramon Losada bilbotarraksoilik aurkeztu ziren. Zelai Arizti eraberritzeko lana Necsoenpresari eman zitzaion eta 98ko abenduan hasi ziren lanean.Horretarako hainbat aholkularien laguntza izan dute. Aretoa ikuskizunezberdinetarako egokia izan dadin Sarobe Zentroko Kike Santiagorenlaguntza izan dute. Honek eskenatokiak zein ezaugarri izan behardituen, akustika eta argiztapena nolakoak izan behar diren… zehaztudu. Zine proiektorea saldu duen enpresak, berriz, filmeak ondo ikusieta entzun ahal izateko baldintzak ezarri ditu. Zuzeneko ikuskizuneketa zineak akustika ezberdina behar dutenez, Audiolab enpresaklaborategian neurketak egin ditu aretoko akustika bietarako egokiaizan dadin.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT