Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gaztetxoen bertso-eskola berriro martxan (075. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2002/03/23
Otamotz

Nondik sortu da bertso-eskola hau aurrera eramatekoideia?

           Gorka: Hemen, Urretxun, betidanik egon da umeen bertso-eskola.Dena dela, honek jada bi urte bazeraman geldirik. Horregatik,Zintzo-Mintzoren laguntzarekin, eskola hori berreskuratzen saiatugara, eta hemen gaude berriro.

           Nagore: Nik ez daukat gauza gehiegi esateko. Ea irakaslemoduan etorri nahi nuen galdetu zidaten, eta nik onartu egin nuen,gustura gainera. 

Zertarako sortzen da? Beharren bat asetzeko,zaletasuna pizteko…

           Gorka: Nire ustez, zaletasuna egon badago. Helduenbertso-eskola bat izanda, umeekin antzeko zerbait egitea polita gertalitekeela iruditu zitzaigun. Lehen esan dudan bezala, batzuekbenetako zaletasuna dute, eta gogo handiz etortzen dira. Bestebatzuk, ordea, denbora-pasa gisa erabiltzen dute. Ingelesera edo"tiempo librera" joaten diren bezala, bertso-eskolaraetortzen dira. Hala ere, horrek berdin dio;  garrantzitsuenaondo pasatzea eta zertxobait ikastea baita. 

Zer nolako umeekin topo egin duzue?

           Gorka: Nire kasuan esan beharra daukat, txikienak berehalakoanezagutzen dituzula. Segituan dakizu zein den langilea, zein"brillantea", zein datorren gogoz…

           Nagore: Bakoitzak bere arrazoiak dauzka hona etortzeko. Batzukbenetan saiatzen dira, eta beste batzuk, aldiz, ondo pasatzerabakarrik etortzen dira. 

Harribitxiren bat aurkitu al duzue?

           Nagore: Bai, badago talentudun jendea. Haatik, oraindik garaizda ezer esateko . Gertatzen dena da, "bitxo" batzukmolestatzera besterik ez direla etortzen. Horrek, gure dinamikamantsotu dezake modu batean edo bestean. 

Pasa den urte bukaeran ospaturiko Euskal HerrikoBertsolari Txapelketa Nagusiak izan duen oihartzunak, nolabaitekoeragina izan al du gaztetxo hauengan?

           Gorka: Ni txikienekin nabil eta ez dut uste ohartu direnikere. Agian konturatuko ziren, baina ez zien gehiegi eragingo.

           Nagore: Nire ustez  izan du eragina. Telebista piztu, etabertsolari bat kantuan ari dela ikusten duzunean, edo egunkari bathartu eta bertso batzuk irakurtzen dituzunean, zerbaitekin gelditzenzara, hala nolako mezu bat jasotzen duzu, inkonszienteki bada ere.Horri, aurretik zeneukan zaletasuna gehitzen badiozu …

           Gorka: Txapelketa Nagusia datorren urtean egin izan balitzere, jendea berdin-berdin hurbilduko litzateke bertso-eskolara.Txapelketak duen eragina subjektiboa da oso. 

Bertsolaritzaren zerk edo nork erakartzen du umea?

           Gorka: Ez da erraza erantzuten. Nire taldean nabaritu dut,pare batek benetako zaletasuna daukatela. Hori bai, ez dakit zergatikizango den. Baliteke etxeko giroak eragina izatea, baita telebistanikusitakoak, edo irratian entzundakoak ere.  

Zein da erabiltzen duzuen metodologia?

           Gorka: Txikienekin ezin da gauza askorik egin. Batik bat,errima ateratzea egiten diegu, zortziko txikiko doinu gutxi batzukirakasten dizkiegu…

           Nagore: Guk ez dugu paperik erabiltzen, dena buruz eta ahozegiten saiatzen gera. Agurra etxetik buruz ikasita ekartzen dute, etagero ariketa ezberdinak egiten ditugu. Gure helburua bat batekotasunhori lantzea da. Joko ezberdinak txertatzen ditugu,pixkanaka-pixkanaka errimak zailagoak dira… etxeko lanak erebidaltzen dizkiegu. 

Bertso-eskolak, bertsolari ororen lehen topaguneak aldira?

           Gorka: Egun bai. Txikitatik zaletasuna eduki, eta noizbaitbertsolari izan nahi duten horiek, eskola hauetan ematen dituztelehen pausuak. Egun, hori da bidea.

           Nagore: Lehen ez zegoen bertso-eskolarik, baina orain umetatikzaletu diren guztiak hemen hasten dira. Eskola hauetatik pasa gabeere bihurtu edo izan zaitezke bertsolari etorkizunean, baina egunegituratuta dagoen moduan, hemen hasten zara kantuan.

           Gorka: Egaña 20 urterekin zaletu zen bertsotara; beraz,haurra zenean ez zen bertso-eskolara joan, baina beno…

           Nagore: Irazu ere 17 urterekin hasi zen bertso eskolan. Azkenfinean, bertso-eskola, gogoa eta ilusioa goian mantentzeko baliodizun koadrila baten modukoa da. Izan ere, bidea zerorrek bakarrikegitea zailagoa da beti ere.

Bertsolaritzaren biziraupenerako funtsezkoak al dira?

           Gorka: Bai, eta batez ere oso euskaltzalea ez den herrihonetan. Esaterako, Hernani bezalako herri batetan ez lukehorrenbesteko garrantzirik izango, baina hemen bai. Dena dela,bertso-eskolen kopurua ez da handiegia.

           Nagore: Bertsolaritzaren eta bertso-eskolen lankidetzanahitaezkoa da. Lehenago, herri batean bertsorako zaletasun handiaegon zitekeen, nahiz eta bertso-eskolarik ez existitu. Gaur, ordea,bertso zaletasun hori sortzearen edo suspertzearen ardurabertso-eskolena da. 

Bertsolari "erromantikoaren", hots,bertso-eskolarik zapaldu gabe gailurrera iristen den bertsolariarenfigura bere azkenetan al dago?

           Gorka: Pertsona horrek gaitasun bat edukiko luke.

           Nagore: Nire ustez, Txirritak ere norbaiten ondoan ikasikozuen. Gertatzen dena da, gaur egun bertsolaritza aztertuago,ikertuago dagoela. Agian, garai batean gauza batzuei ematen zitzaiengarrantzia, eta egun, aldiz, bada alderantziz. Metodologia aldatu da.Garai bateko taberna giroan sortzen zen "bertso atmosfera"hori, bertso-eskoletan sortzen da gaur egun, bere ezberdintasunekin,noski. Ez dakit, parrandan zaudela edonor hasten da kantuan etabertsotan. Gauzak aldatu dira, garapen bat eman da, baina oinarria iaberbera dela uste dut. 

Bestela, zein egoera bizi du bertsolaritzakUrretxu-Zumarragan?

           Gorka: Azken bolada honetan dezente hobetu da. Helduenbertso-eskolaren indarberritze horrek, eta egin diren bertso-tramekeragin nabaria izan dute. Orain parrandan, jendea bertsoa botatzekogogoarekin ikusten duzu. Lehen, taldea mugatu samarra zen, bainaorain jende berria sartu da, eta goraka doa. Ea horrela jarraitzendugun. 

Eta Euskal Herrian?

           Nagore: Nolabaiteko "boom"-a  93an eman zen,Euzkitze eta Sarasua maila gorenera iristearekin batera. Gerobeherakada bat eman da. Orain, berriz, jende gazte asko mugitzen hasida berriro ere. Zergatik? Bertsolariak ere geroz eta gazteagoakdirelako. Era berean, ezin pasa gabe utzi, zaletu mota ezberdinakdaudela: batzuk harrapatzen dituzten saio guztietara joaten dira,beste batzuk ingurukoetara edo txapelketako final-erdietara, etagero, azkenik, finalera joaten direnak daude. Izan ere, TxapelketaNagusiko finala ikuskizun sozial bat da. Baina beno, hau guztiaulertu beharra dago, futbolarekin edo beste ikuskizunekin gauza beragertatzen da. Orokorrean, bertsolaritza osasun egoera onean aurkitzendela esango nuke.

           Gorka: Txapelketek jende asko biltzen dutela argi dago. Horrezgain, urtean zehar sariketa ezberdinak daude, Bertso-eguna ospatzenda…

           Nagore: Osasuna ez da jende kopuruaren arabera soilik neurtubehar.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT