Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Josemari Aleman, jaioterrira begira (081. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2002/11/23
Otamotz

Zenbat urtez bizi izan zinen Urretxu-Zumarragan,Josemari?

           Urretxun jaio nintzen, 48ko abuztuan, baina hilabete gutxitaraUrolako muga zeharkatu eta Kalebarrenera joan ginen bizitzera. Han 12urte bete bitartean bizi izan nintzen, uste dut. Handik Urdanetahiribidera joan ginen bizitzera. Etxe hartan ez nuen denbora gehiegieman, bata edo bestea zela, kanpoan Zumarragan baino denbora gehiagoematen bainuen. 15 urte nituela hasi nintzen kanpora joaten (barnekoikasle Donostiako La Sallera, Gasteizera soldaduzka egitera…) eta72an, ezkondu nintzenean, behin-betiko joan nintzen. 

Zer oroimen dituzu urte haietaz?

           Kalebarren auzo oso berezia zen, muga modukoa. Gainera, nire garaian,pasonibela zegoen txabola eta guzti… Kalebarrengo mutikookIpintzaraino doan muga zaintzearen ardura hartu genuen. Goiko Kalekourretxuarrekin etengabeko gerra egoeran bizi ginen. Haiek cherokee-enantzekoak ziren, okerragoak oraindik! Zumarragako gerlariarriskutsuenak auzokoak ginen. Batailak, bahiketak, lapurretak,zaurituak… izaten ziren etengabe. Zumea lantza moduan erabiltzengenuen, baita arkuak eta geziak, habailak, tiragomak, perdigoizkoeskopetak… eta erritualetarako sua erabiltzen genuen. Batzuekzakurrak ekartzen zituzten, ezagunenak Juatxirenak ziren. Koartel nagusia Badiolaren tailerrean genuen. Hura haurtzaindegimodukoa zen, baina oraingoak baino askoz ere dibertigarriagoa.

           Fraideekin, berriz, oso gaizki moldatzen ginen. Asto samarrak zireneta beldur handia genien. "Kazurro" deituak gurebelaunaldian eragin handia izan du. Hiltegia, askako zapaburuak,Atxubita erreka, Olatxeako behia, On Joakinen korua, "prau"-koeserlekuak, plazako dantzaldiak, Antioko bederatziurrena, koadrilakopoteo amaigabeak, Sagaspe eta Garrido tabernetako karta jokoklandestinoak (bi pezetako anisarekin eta fariasarekin)… ondo askogogoratzen ditut.

Zer dela eta joan zinen herritik?

           Aitona-amonak Donostian bizi ziren eta denboraldi luzeak ematengenituen beraiekin. Donostia oso ezberdina zen: gaztelua, kaia, aldezaharra… eta Boulevard-etik haruntzago hiri erraldoia. Jendea,dendak, autobusak… ezberdinak ziren. Ezagutu nahi nuen mundua zen.Itsasoa hiri guztian usaindu zitekeen. Zumarragara itzultzen nintzenbakoitzean negar egiten nuen. Soldaduzka bukatu nuenean Donostiangelditu nintzen. Ametsa bete nuen. 

Zer ikasketa burutu zenituen?

           Ingeniaritzako lehen maila egitera joan nintzen Arrasatera, baina osourte txarra pasa nuen: asperturik, ilusiorik gabe, Arrasateko giroakito egin ninduen. Urtera, Arte eta Dekorazioa ikasten ari nintzenDonostian. Titulu hori besterik ez dut. Ez dut beste ezer behar izangustuko lanetan aritzeko. Duela gutxi informatika programa ezberdinenikastaro batzuk egin ditut eta oso gogorra egiten zait klaserajoatea. Historiaurreko kontuak iruditzen zaizkit. Tituluak etadiplomak ez ditut gustukoak. Ez dute ezer erakusten. 

Nondik datorkizu margozaletasuna?

           Batxilergoan marrazki gehienak amak egin zizkidan. "Kazurrok"sarritan zigortu zidan gaizki marrazteagatik. Betidanik, ondomarrazten duen eta letra ona duen jendea miretsi dut. Nik beti gaizkimarraztu dut eta letra negargarria izan dut. Dekorazioa ikasten hasinintzenean margotzea dibertigarria eta baliagarria zela jabetunintzen. Margotzea idaztea bezala dela ikusi dut. Margotzen ezbadakizu, ezin zara espresatu. Azkenaldian, gutxieneko espresioerreminta ordenadorea da. Margotzea anakronikoa dela iruditzen zait,baina sekula baino gehiago gozatzen dut papera eta arkatza hartzenditudanean. Nire letrak negargarria izaten jarraitzen du, baina duelaurte batzuk Gipuzkoako sormen letra onenari saria eman zidaten.Txundituta gelditu nintzen! 

Nondik nora ibili zara lanean?

           Aitarekin Rilen delineante, soldaduzka egiten ari nintzela Donostiakodekorazio estudio batean, ezkondu eta gutxira eraikitzaile batzuekinbatera Wel Estudio izena zuen dekorazio eta diseinu enpresa sortunuen… 1977ko abenduan El Salvadorrera lanera joatea proposatuzidaten eta urtarrilera erdialderako bertan nin-tzen emaztearekin, bihaurrekin eta maleta pilo batekin. Urte zoragarriak igaro genituen,baina gerra heldu zen eta Donostiara itzuli behar izan genuen. Handikgutxira Ecuadorrera joan nintzen, Guayaquilera, arkitektu kolonbiarbatekin lan egitera. Ondoren, Quitora joan nintzen haurrentzakoaltzariak diseinatzera, baina bertako giroa ez zitzaidan gustatu etaDonostiara itzuli nintzen. Bi urtetan denetik egin nuen eta, ondoren,hiru urte eman nituen ETBrentzat eszenografo lana egiten. 12 urteinguru daramatzat Diario Vascon kolaboratzen eta lehenago bi urteeman nituen DVóramen. Azken urteotan diseinu grafikoan,ilustrazioan eta eszenografian aritu naiz batez ere. Etxean lanegiten dut eta hori gauza handia da. 

Zein da zure ibilbide artistikoa?

           68ko maiatzean erakutsi nituen lehenengoz nire lanak eta ez Parisen,Donostian baizik. Hori izan zen iraultzari eskaini nion ekarpena.Gero, talde lanen garaia heldu zen. Gureak Euskal Ertia zuen izenaeta gure lanak herrietako festetan erakusten genituen. Beti serieakegin ditut, hau da, egitasmo zehatz bat 30-40 lanetan garatu dut.Nire ustez, hau hala egin badut sekula pinturatik bizi ez naizelakoizan da. Bi edo hiru urtero izan ditudan eroaldiak dira."Kontrakanpaña" izenekoa behin bakarrik erakutsidut, "Jazz…ta la última nota" Gipuzkoa osoan zeharibili da, "Nobviedades", "Los puentes de Donosti",Hondarribiako Alardeari buruzkoa… Zumarragako Udalari herriariburuzko bat saldu berri diot. Bestalde, El Diario Vasconargitaratutako hiru karikatura serie ditut. DVn zenbat iritzimarrazki egin ditudan ez dakit. Azken urteotan, ordenadorez, 1.200egin ditudala uste dut. 

Zer liburutan parte hartu duzu?

           Argitaratu nuen lehen liburuaren izenburua, 1977an Ereinargitaletxeak kaleratu zuena, "Nola jaio nintzen" zela ustedut. Haurrentzako sexu hezkuntza liburua zen eta ikastola guztietatikpasa zela uste dut. Beranduago antzerako zer edo zer saldu nuenGuayaquilen, "Uno más en la familia" izenburua zuen.1994an Anton Arbuluk, Juan Agirrek eta hirurok "Historiasviejas, paredes nuevas" liburua egin genuen ForuAldundiarentzat. Juan eta biok liburu asko egin ditugu ForuAldundiarentzat, Kutxarentzat eta argitaletxeentzat. "Arantzazu","La Universidad de Oñate y el renacimiento", "Lacasa consistorial de Vergara", "Antigua","Iparraguirre"… 

Zer komunikatu nahi izaten duzu marrazkien bidez?

           Serie bakoitza istorio bat da. Batzuetan talde bat omendu nahi duzu,beste batzuetan zer edo zer jaso eta gorde (zentzuantropologikoan)… Baina gehienetan kontua jolastea, ironizatzea,gauzei eta gertakizunei hainbesteko garrantzirik ez ematea,kritikatzea… da.

Zer da "Gipuzkronikak"?

           Lehenago aipatu ditudan serie horietako bat da. 95az geroztikKutxarentzat egin dudan antropologi-kazetari lan bat da.Azpimarragarriak iruditu zaizkidan urteko sei gertakari hartu ditut(inaugurazioak, urteurrenak…) eta umorez eta fantasiaz margotu etaazaldu ditut. Gertatu zena, gertatu zitekeena eta, beharbada, gertatuizan balitz dibertigarriagoa zatekeena jaso dut bertan. Txinatartintaz eta akuarelaz margotuta dauden margo hauetan jende askoazaltzen da. Koadro bakoitzarekin batera datuak, izenak, datak etaegoeraren azalpen barregarria dituen testua doa. Aurrera atera dudanegitasmorik handiena da eta Kutxa aurten hasi da herrietanerakusten. 

Bukatzeko, sarritan etortzen al zaraUrretxu-Zumarragara?

           Azken 8-10 urteetan sarriago joaten naiz. Herriaren kanpoaldea askoaldatu da, baina erdigunea gutxi gorabehera berdin dago. Dena den,zenbait toki aldatu dira: Kalebarrenek muga izaera txikiagoa du, "lacuesta de los cesteros"-ek garai bateko izaera galdu du,Urretxuko plaza guztiz aldatua dago eta bere egitura galdu du… Tokiaskori hori gertatzen ari zaiela iruditzen zait. Jendea ere askoaldatu da eta oso gaizki pasatzen dut norbaitek kasu egin etaezagutzen ez dudanean. Gaztaroko lagun oso gutxi bizi dira jadaZumarragan eta ia ez dugu elkar ikusten. Antigua Abesbatzarekin lanegiten dut eta lan hau nire haurtzaroko oroitzapen on batzuekinlotzen nauen zilborrestea da.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT