Gabilondo (eskuinekoa) igoera ospatzen. Argazkia: Jose Manuel Campos Malaga taldeak Lehen Mailara igotzea lortu larunbatean, itzulerako partidan Almeriari 1 eta 2 irabazi ondoren. Joanekoan berdindu egin zuten. Malagan Jokin Gabilondo futbolari urretxuarrak jokatzen du. Larunbatean ez zuen jokatu, baina berak ere alea jarri du. Gabilondok 2023an fitxatu zuen Malagarekin Realaren harrobian zortzi urte eman ondoren, Malaga 1. RFEF mailara jaitsi zenean. Bere lehen denboraldian Bigarren Mailara igotzea lortu zuen eta hirugarrenean Lehen Mailara igo dira. Gaur (astelehena) arratsaldean Malagako kaleak autobusean zeharkatuko dituzte, igoera jarraitzaileekin ospatzeko.
Malagaren igoera Urretxun ere ospatu da. Gabilondoren senitartekoek partida elkarrekin ikusi zuten eta lagunak Laket tabernan elkartu ziren. Bertan ikusten dituzte beti lagunaren partida garrantzitsuak.

