Atzoko txistulari alardea bereziki hunkigarria izan zen, bezperan Iñaki Kerejeta txistularia hil baitzen. Hileta elizkizuna alardearen aurretik izan zen eta txistulariek Agur jaunak jo zuten amaieran. Alardean Kerejeta gogoratu zuten. Bere txistua eta danborra eta Olentzeroren jantzia eszenatokian izan ziren, txistulariekin eta gainontzeko musikariekin, kontzertu osoan zehar.

