Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mikel Alustiza, kaleko girotik mendira Lajarekin (082. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2002/12/23
Otamotz

Nolakoak izan ziren zure hastapenak trikitixamunduan?

           13 urterekin hasi nintzen. Etxean beti bizi izan dut mundu hau etaasko pentsatu gabe hasi nintzen: Santa Isabel batzuetan osabek jonahi nuen galdetu zidaten eta pixkanaka sartzen joan nintzen. 16-17urterekin jada erabat sartu nintzen. Entzun eta ikusten nuenarekinikasi nuen. Osabek ez zidaten sekula esan "hau horrela eginbehar da". Hasieran ez nuen kantatzen baina konturatunintzenerako kantatzen ari nintzen. Gainera, Zumarragako Trikitixarenezaugarri bat kantuarena izan da.

Lotsa pixka bat ere emango zizun halakoplazagizonekin hastea…

           Bai, gainera garai hartan trikitixa gauza arraro bat bezala ikustenzen. Nire lagunek barre pixka bat egiten zutela gogoratzen dut:"jode, pandereta jotzen!". Edadea zela eta lotsa pixka batematen zidan, baina gustatzen bazaizu hori berehala pasatzen da.Niretzat errazagoa izan da osaben babesean egotea. Prozesu bat izanda eta azkenean plazagizona egin naizela uste dut.

Aholkuak ematen al zizkizuten?

           Ez dira sekula oso espresiboak izan. Ni beti beraien ondoan izan naizeta gehiegi esan gabe ikasi egiten da: nola begiratzen dutenikusiz… Sekula ez didate bronkarik edo antzekorik bota. Etxerajoaten nintzen eta letrak gogoratzen edo apuntatzen saiatzen nintzen.

Makina bat plaza ezagutuko dituzu…

           Erromeria gutxitan izan gara. Gurea gehiago izan da kaleko etafestetako giroa. Leku baten ordu askotan jotzea baino gehiagoibiltzea izan da. Horrela jende asko ezagutzen da eta gauza bitxiasko ikusten dira.

Trikitixa kalera ateratzea izan al da ZumarragakoTrikitixaren ekarpen nagusia?

           Bai, beste trikitilariak gehiago izan dira mendiko trikitilariak.Hemen horrela tokatu da. Bestalde, jotzeko eran pertsonaia klabeaJose Migel Ormazabal izan zen. Gure osaba berarekin hasi zen eta bereeskola jarraitu du, nahiz eta gero berak bere gauzak landu eta bereukitua eman.

Nola ezagutu zenuen Laja?

           Trikitilari Egunak eta horrelakoak zirela medio ezagutzen ginen,baina ez nuen berarekin amistade handirik. Duela hiru urte, EstebanLarrañagaren bitartez, bere etxera joateko gonbitea helduzitzaidan. Asuntoa Landakanda gaixotu egin zela eta bakarrik zegoelazen. Laja betidanik kantatzen duen panderojolearekin ibilidenez, kantatzen zuena behar zuen. Neure bizimodua nondik nora zihoaneta zenbateraino lagundu niezaiokeen esan nion. Probak egiten hasiginen eta aurrera jarraitu dugu.

Erabakia hartu aurretik asko pentsatu al zenuen?

           Bai, batez ere familia dela eta. Izan ere, banekien zer etorriko zen.Ume txiki bat dago tartean eta ordu asko galtzen dira. Ordu hauekumeari kendu behar zaizkio. Baina pertsonalki erronka handia zen etaaurrera egin nuen, ez dakit noiz arte.

Elkarrekin erraz moldatu al zineten?

           Nahiko ondo moldatu ginen bai. Gainera Laja maisua da etaberehala moldatzen da. Niretzat oso esperientzia polita da berarekinjotzea.

Alde handia al dago Zumarragako Trikitixaren etaLajaren artean?

           Nik esperientzia banuen, baina ez nengoen berak egiten duen trikitixaegitera ohituta. Ni kaleko girora ohituta nengoen eta hau beste kontubat da: leku batean hiru edo lau orduz jo behar duzu eta horretarakoerrepertorio luzea izan behar duzu. Pixka bat gogorra izan zenhasieran. Bestalde, estiloak ere ezberdinak dira: Lajarenateknikoagoa da eta dantza egiteko da. Bere ingurua ezberdina da etahorrek jotzeko eran ere eragina du. Dena den, osaba Joxeren jotzekoera "intokablea" da niretzat. Nire ustez egon dentrikitilari pertsonalena da.

Egun plaza guztietara Lajarekin joaten al zara?

           Ahal dudanean laguntzen diot, Zumarragako Trikitixarekin ditudankonpromezuak mantentzen baititut eta Ostebiko lagunekin ere aritzenbainaiz. Dena den, gehienetan berarekin joateko aukera izaten dut.

Nola sortu zen diskoaren kontua?

           Lajaren zazpigarren diskoa da. Bera beti dago gauza berriakegiteko lanean. Materiala prest zuen, zer egin zitekeen ikusi genueneta Elkarri planteatu genion. Maiatzean grabatu genuen eta urriabukaeran atera da. Elkarren estudioetan grabatu genuen, Donostian,eta ekoizlea Juan Carlos Perez izan da.

Kontu hau zuretzat berria izango da…

           Gauza asko ikasi ditut. Teknikoek asko laguntzen dute: gu gurepiezekin joan ginen eta beste guztia eginda dago. Guk jo besterik ezgenuen egin eta beraiek forma eman diote. Juan Carlos Perezenpartaidetza oso garrantzitsua izan da. Izan ere, Lajarenautentizidade hori mantentzen saiatu da. Estudioan askotan teknikakdiskoa desitxuratu egiten du.

Zer nolako diskoa da?

           14 kantu ditu, hauetatik 10 trikitixak, porrusaldak… dira.Gainontzeko kantuetan beste musiko batzuen laguntza izan dugu:kontrabajoa, perkusioa eta gitarra. 4 kanta hauek gure eraralandutako kanta tradizionalak dira. Gure asmoa disko honetanerromeria bat islatzea izan da. Ezin gara gauza berriak egiten hasi,gure jotzeko era trikitia baita. Beste lau abestietan kantuetan,ordea, kantua potentziatu dugu.

Zer moduz doa promozio lana?

           Lan pixka bat ematen du: irratietara joan behar gara,elkarrizketak…  baina egin beharreko gauzak dira. Ez nuenhalako promozio lanik espero eta Lajak ere ez. Nahiz eta diskoasko egin dituen, kontu honetan ez du esperientziarik. Orainpromozioari garrantzia handia ematen zaio, batez ere Elkarren.

Denetarako astirik ba al duzu?

           Askotan nahiko larri nabil. Etxean egoteko astirik ez dut ia, bainabehin produktu bat kalean dagoenean saiatu egin behar zara ezagutzeraematen. Oso estresantea da. Joan zen larunbat goizean ZumarragakoTrikitixarekin Tolosan izan nintzen, arratsaldean Ostebi taldearekinere Tolosan izan nintzen eta gauen Landetan jo nuen Lajarekin.Igandean, berriz, Zumarragako Trikitixarekin saioa izan nuen Zumaian.Gainera, lanera joan beharra dago… bolada txiki bat izatea esperodut! Dena den, negu aldean saio gutxiago izaten dira eta denokeskertuko dugu.

Ostebirekin ere aritzen zara…

           Ostebi "relax" modukoa da taldekoentzat. Denok osolanpetuta gabiltza baina beti ateratzen da zerbait. Hor gozatzen dugugehiago. Jende askok ez dakien arren, Ostebiko lagunak musika munduanlan handia egiten ari dira. Guretzat eskape moduko bat da, gustukolana egiten baitugu. Zumarragako Trikitixarekin eta Lajarekinjende batekin konplitu beharra dut. Ostebirekin, berriz, gozatuegiten dugu eta ateratzen dena jendeari erakusten diogu bainakonpromezu handirik gabe. Sekula ez diogu gure buruari helburuhandirik jarri, bere xarma galduko bailuke.

Nola ikusten duzu trikitixaren egoera?

           Jotzaile aldetik kristoren iraultza egon dela ikusten dut. Jende askodago eta oso gauza ezberdinak egiten dira. Baina partaidetza aldetiknahiko pobre dago kontua. Erromerietako kontua gainbehera doa,berbenetan ere berdin gertatzen da. Jende gaztea ez da ikusten etadantzan gutxiago. Entzuteko jendea badago eta gazte askoriinteresatzen zaio, baina dantzaren kontua makal dago. Plaza bateanbakarrik egotea oso gogorra da. Lajarekin ez zait gertatzen,aspaldiko trikitilaria baita, betiko lekuetara joaten baita eta bereinguruan berak jotzen duen leku gehienetara joaten den jendea baitu. 

“Niretzat ohore handia izan da bi maisurekin aritzea”

           Gustuko trikitilaria?

Ni beti oso itsua izan naiz nire osabarekin, batez erebere izaeragatik. Laja ere munstro bat da. Ezagutu aurretikmiresten nuen, baina orain punttua hartu diot. Asko eman dezakeelakonturatu naiz. Bere garaian berritzailea izan zen. Bera izan zendiskoetan duoak sartu zituen lehena, soinu handiari hurbilduzitzaion… Orain berrikuntza hauek ez ditugu aintzakotzat hartzen,baina duela 20-30 urte berrikuntza izango zen. Niretzat ohore handiaizan da bi maisurekin aritzea.

           Gustuko panderojolea?

Familia utzi egingo dugu, bestela fanatikoa naizelaesango dute. Hiru aukeratuko nituzke: Landakanda, Iturbide etaLeturia. Kanturako Landakanda eta Leturia oso onak izan dira, bainaIturbide sekulakoa da panderoa jotzen. Panderojole batek giroansartzen, jendea erakartzen eta plazagizona izaten jakin behar du.

           Gustuko plaza?

Santa Isabeletako erromeria sekulakoa da. Aia SanPedroko erromeria ere ederra da, baina hemengoak gehiago esaten dit.

           Bereziki gustura jotzen duzun abestirik?

Euskal kantagintzako gehienak. "Oi ama EuskalHerria", Pier Paul Bersatzeren "Baratze bat"…Momentuaren arabera abesti batek gehiago esaten dizu beste batekbaino. Oso zabala da mundu hori.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT