Ainhoa Otermin
Duela aste batzuk Zumaian izan nintzen, baina orduan ezzegoen galipotik. Aurrerantzean ez dut joateko asmorik eta joatenbanaiz toaila gainean egoteko izango da. Beldur pixka bat ematen dit.
Amaia Aranburu
Aurten ez dugu hondartzara joateko asmorik, uretangalipota baitago eta umearekin joateak beldurra ematen baitigu.Aurten igerilekura joan beharko dugu!
Antton Fernández
Aurten ez naiz oraindik hondartzara joan. Ez dut joatekogogo handirik, ez galipotarengatik, hondartzara joan zalea eznaizelako baizik. Lehengoan Donostian jendea hondartzan zegoen etaondoan buzo zuridunak garbiketa lanean.
Gurutz Lete
Lehengoan hondartzara joan nintzen eta galipota zegoen.Beldurra baino gehiago hozkia eman zidan. Dena den, berriro erejoatekoa naiz.
Javier Alvarez
Aurten ez gara oraindik joan eta iazko udan ere ez ginenjoan. Ez zait hondartzara joatea gustatzen, are gutxiago denazikinduta ikustea.
Maite Fernández Muga
Oraindik ez gara joan, baina joatekoak gara. Galipotakez digu beldurrik ematen. Izan ere, garai batean ere galipotaegoten zen eta lasai asko joaten ginen.