Haserako galdera beste era batera ere planteatu nezake, hau da, zerez da droga? Zer da gogoa eta zer beharra? Zer eskatzen digugorputzak eta zer da soilik, kapritxo bat? Marihuana, Speeda,Kokaina… hauek denok onartzen ditugu droga bezala, gorputzerakokaltegarriak eta telebistan hainbeste entzun dugun bla-bla guztihori, baina beste aldean, kafea (kafeina), lo hartzeko pilulak,tabakoa, alkohola eta beste hainbeste substantzia aurki ditzakegu,hauek ere drogak, hauek ere atseginak edo harekiko menpekotasunasortzen dutenak; bakoitzak bere neurrian, baina sortzen dute. Nork ezdu ezagutzen lo hartzeko pilulen beharra duen amonarik, edota PlayStationaren aurrean orduak eta orduak igarotzen dituen haurrik? etahauei ez al ditu gorputzak edo buruak, edo oraindik izenik ez duen“zerbaitek” (hala dei dezagun) hori egitera bultzatzen? Baina…baina zer. Denok gatoz bat hiztegiko definizioa onartzean, hau da,teorian, baina, hortik aurrera norberak bere pajeoak egiten ditudrogen inguruan hitz egitean, eta hemen, nire ustez, droga hitzakbere zentzu guztia galdu du balorazio erabat subjektiboen azpian.Drogak gustatzeko eginak daude, bestela ez baitziren drogak izango,eta definizio orotatik at, inork uka ezin dezakeena, drogak betidanikegon direla eta egongo direla da; eta onerako edo txarrerako, horinorberak egin beharreko balorazio bat da.
Egongo da esandakoarekin ados ez, eta kafea eta kokaina alderatu ezindirela (norbait oroitzen al da koka-kolak hasieran zuen ingredientehorretaz?), edota gorputzerako kaltegarria denak, nahiz kantitatehandian edo txikian kontsumitu, berdin berdin kaltegarri izatenjarraitzen duela dioenik. Ados, hori ez dut ukatzen, baina hainextremistak izanda, zergatik ez hobe, ohetik altxa ere ez egin etahorrela, gorputza deskantsatzen utzi? Gorputzarentzat ona allitzateke egunero 20 orduz mendian gora eta behera ibiltzea? Horiastakeria da, ados, hain extremistak izanda esan dut, ados? Oraindikargiago eta ulergarriago; inori ez diola kalterik egiten noizbehinkadrogak kontsumitzeak, norberak nahiago duen izenekoa, buruarekinjokatuz gero, beti ere. Beldurtu gabe.
20 urte ere bete ez dituen gazte bat ez da egokiena heroinakherriotan utzitako aztarna latzez hitz egiteko, baina, gogoratu herrihauek izan zirela Espainiako agintarien garaiko euskal gazteriarekinbukatzeko asmoen ondoriorik larrienetarikoak pairatu zituztenherriak. Ez da ahaztu beharreko ikasgaia, edo? Denok ezagutzen dugudrogen ondorioz geratu den norbait, ez da denboran 20 urte atzeraegin behar horretarako, baina aldi berean, denok ezagutzen dugu baitaere, kotxe istripu baten ondorioz, edota maitasunaren ondorioz geratuden norbait. Drogak, onerako edo txarrerako oso hedatuak daude, baigazte eta bai zaharrengan, eta ezinezkoa litzateke kontsumoa moztea,baina gazte arduragabearen irudiaren defentsan, esan, gazte asko etaasko heldu ugari baino hobe informatuago daudela gai honen inguruan(denari punta atera nahi dionari, esan, ezetz; kasu askotan ez delahorrela), gazte mailako eragile ezberdinek eta Diputazioak lan handiaegin baitute eztabaidak edota informazio kanpainak antolatzen, gazteeta ez hain gazteei kontsumitzen dituzten substantzien inguruan hitzegin edo informatzea ahalbidetu dutenak.
Taberna bateko zerbitzariarekin hizketan, droga arazo soziala zelaesan zidan. "Ez da non, noiz, nola eta zenbat drogatzen direnaztertu behar; zergatik eta zertarako baizik. Ez dago gazteeizuzenduriko aisialdi eskaintzarik, eta alternatiba zein da, PlayStationa? etxean arratsaldeak telebistaren aurrean igarotzea? gaineraindarraren bidez, hau da, sarekada eta isunen bidez ez da lortukodroga kontsumoarekin bukatzea" eta ados nator baieztapenhorrekin. Ez al zen hobe izango zerbitzariak esan bezala komunakixtea? "tabernek inoiz ez dute droga ilegalen kontsumoabultzatu, alderantziz baizik; alkoholaren, tabakoaren eta bestelakodroga legalen inpuestoekin estatuari jokoa egiten diogu".
Bestalde, zerbitzariak, drogak leku guztietan kontsumitzen direla gaineratu zuen, heroinaren garaian drogak espazio jakinbatzuekin lotzen ziren bezala, egun drogak espazio eta jende motaguztietara hedatuak daudela. "Ez dira soilik gaurko eta hemengozerbait, eta ezta ere soilik gazteei afektatzen dien arazo bat".
Hasieran esan bezala, zaila zait drogen inguruan idaztea. Hauirakurtzen duenak analisi pertsonal bat egitea da nire helburua, gaidelikatu honen inguruan pentsatzea eta hitz egitea, besterik gabe,eta espero lortu izana. Milesker testu hau idazten lagundu didatenei.
Alex Areizaga