Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Oihana Mondejar, Basetxeako urretxuarra (100. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/10/23
Otamotz
Nolatan eman zenuen izena Basetxean parte hartzeko? Ez nuen nik deitu izena emateko, nire lagun batek baizik: La flecha amarilla lehiaketa irabazi zuen Aitorrek. Egun batean Aitorrek Basetxea saioko erredaktore batek neska gutxi zituztela esan ziola eta nitaz hitz egin ziola esan zidan. Aitorri La flecha amarillan parte hartzea gustatuko litzaidakeela esan nion behin, baina ez nuen Basetxean parte hartzeko inongo asmorik. Basetxea egiten dutenei deitu nien eta casting-era joan nintzen. Aukeratu egin ninduten, baina bitan ezetz esan nien. Azkenean, oporretan nengoenez, joatea erabaki nuen.  Espero al zenuen hautatua izatea? Casting-ean galdera batzuk erantzun eta kamera aurreko frogak egin genituen. Estrategiaren bat erabili edo maltzurki jokatuko ote nukeen galdetu zidaten eta, ezetz esan nienez, ez nindutela hautatuko pentsatu nuen. Nire taldeko gehienak izaera egonkorrekoak ginen eta ikusleentzat aspergarriak izango ginela uste nuen, baina saioak ondo gelditu direla uste dut. Dena den, teknikariek “Flanders-tarrak” (Simpsons marrazki bizidunetako familia) deitzen ziguten.  Noiz izan zineten Karrantzan saioa grabatzen? Abuztuaren 23an joan ginen eta bukaera arte egon direnek 38 egun eman dituzte bertan. Ni 12 egun egon nintzen. Nire asmoa ez zen irabaztea, esperientzia berri bat bizitzea baizik. Azkenerako etxera joateko gogoa nuen. Basetxea abenduan bukatuko da, saio berezi batekin.  Kamera aurrean nola jokatu esaten al zizueten? Egunean zortzi ordu edo izaten ginen kamera aurrean: goizean, arratsaldean eta lo hartu aurretik. Ez ziguten nola jokatu esaten. Frogak hasi aurretik eta bukatu ondoren kamerak grabatzen hasi arteez hitz egiteko soilik eskatzen ziguten. Hiru edo lau egunetan egiten genuenarekin saio bat osatzen zuten.  Gustura ibili al zinen? Oso gustura. Sei egunetan batere jan gabe egon ginen, baina gure artean ondo konpontzen ginenez, ondo moldatu ginen. Unerik txarrena azkeneko frogakoa izan zen, animalia begiak jan behar izan nituenekoa.   Dena den, halako saioetan elkarbizitza nahiko zaila dela dirudi… Josebarekin sorpresa hartu nuen, gezurretan ibiltzen baitzen. Nikasiori ere ez nion kasu handirik egiten, bestela kokoteraino bukatzen baitzenuen. Beraiekin arazoak izaten hasi eta berehala aldeegin zuten eta beraien ordez etorri zirenekin oso ondo moldatu nintzen. Oporrak Karrantzan pasa ditudala esan dezaket.  Telebistan ikusi dugun Oihana benetakoa al da? Ni oso berritsua naiz, baina euskaraz hitz egitea gehiago kostatzen zaidalako edo, ez nuen gehiegi hitz egiten. Kamerak etortzen zirenean kexatu egiten ginen, baina gero kamerez ahazten ginen. Kamerei eta erredaktoreei “Los otros” deitzen genien, hor egon arren ezbaikenituen somatzen. Grabatutako saioak ikusi ditudanean, naizen bezalakoa ageri naizela ikusi dut.  Nolatan  utzi zenuen saioa? Asko argaldu nintzenez, oso ahul sentitzen nintzen. Hori dela eta, etxera itzultzeko gogoa nuen. Taldekideei dueluan parte hartzeko orduan ni bozkatzeko eskatu nien. Hala, galtzen banuen etxera bidaliko ninduten eta irabazten banuen epel-epelean utziko nituen.  Zein izan zen basetxetik irten ostean egin zenuenlehen gauza? Nire autoa eta kartera zituen lagunarekin gelditu nintzen eta tabernabatera joan ginen. Izan ere, kafesnea faltan somatzen nuen. Gero gozotegi batera joan ginen izozki bat eta Tolosako teilak jatera; teilak jateko sekulako gogoa nuen. Oso gutxi jan nuen, urdaila oso txikitua bainuen. Gainera, azken egunean bi begi eta gibel gordina jan nituen eta urdaila nahiko gaizki nuen. Gauean lagunekin irten nintzen, baina Basetxean utzi nituen lagunak faltan somatu nituen.  Egia da, beraz, orduoro jende berarekin egonez egungutxitan harreman sendoa sortzen dela… Lehen astean oso gaizki egon nintzen. Basetxeko bizimodura berehala moldatzen da, baina errealitatera itzulera oso gogorra da. Basetxean egin nituen lagunekin egon nahi nuen eta Itziar eta Idoia atera zirenean, hirurok Donostiara joan ginen. Ondoren ere afariak egin ditugu. Oso harreman ona izan dugu.  Dagoeneko Sorginen Laratza saioan izan zara,telebista munduan jarraitzea gustatuko al litzaizuke? Ez, ez… Sorginen Laratza saioan oso gustura izan nintzen, baina telebista mundua ez dut atsegin. Azken saioko ekitaldira ere joan beharra dut, baina guztiok elkartuko garenez, gustura joango naiz.  Gran Hermano saioan parte hartuko al zenuke? Inondik inora ere ez. Basetxean parte hartzea erabaki banuen, gurebizitza pribatuan sartzen ez direlako da. Barruan egiten duzunak eta gertatzen denak soilik axola du. Ez nuke nahi nire amak telebistan azaldu naizelako sofritzea. Basetxea Gran Hermano baino askoz ere politagoa da, jendea lanean ikusten baituzu. Gran Hermanokoek erosotasun guztiak dituzte eta egun guztia eztabaidatzen pasatzen dute. Guk, berriz, jateko eta dutxatzeko aukerarik ez genuen arren, giro ona genuen. Dena den, Basetxeako froga batzuk gehiegizkoak dira, begiak jan beharra esaterako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT