Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Juanito Arbizu, udaletxea herritarrei ireki zien alkatea (102. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/12/23
Otamotz

Nolatan hasi zinen politikan?

           Herriko lagun asko dezente mugitu ginen, Udal jarduera aldatu nahibaikenuen. Baina oraindik Franco bizi zen eta alderdi politikoakklandestinitatean zeuden. 1972-1973 inguruan aurreko alkateakzinegotzi izatea proposatu zidan. Herriaren hobe beharra kontuanizanik, inongo eragozpenik ez nuela, baina nirekin batera gehiagohartzeko esan nion. Ezetz esan zidan eta nik ere ezezkoa eman nion.Izan ere, alferrik saiatuko nintzen ni bakarrik gauzak aldatzen.Franco hil ondoren, udalen %50ean, alkate berarekin denbora gehienzeramaten udaletan, alkatez aldatzea lortu zen. Urretxu udalhorietako bat zenez, gaztedia eta garai hartan legezkoak zirenelkarteak alkate aldaketan lanean hasi ziren eta nire izena proposatuzuten. Garai hartan alkatetzarako bozketa oso mugatua zen,zinegotziek soilik eman baitzezaketen bozka. Nire aldeko herritarrekegindako presioari esker, 4 eta 3 irabazi nuen. 

Frankismo garaiko alkateak zinegotzi izatea eskainibazizun eta udal jarduera aldatu nahi zuten herritarrek alkatetzarakoproposatu bazintuzten, zer edo zer izango zenuen…

           Urretxun, festa kontuan, gaztediak lan handia egin du beti eta Udalakutzi egin die. Aspaldiko urteetan Jai batzordean aritu nintzenez etafesten antolaketan ardura nagusia nuenez, ezaguna nintzen. 

Zer nolakoak izan ziren alkatetzan eman zenituenlehen hiru urteak?

           1976ko otsailaren 1ean hartu nuen kargua. Nire "obsesioa"herriak Udal-jardueran parte hartzea zen eta horretarako batzordeaksortu nahi nituen. Zinegotziek ez zidaten inongo oztoporik jarri,baina idazkariak bai. Garai hartako legedian oinarrituz, batzordeakeratzea legez kanpokoa zela, Gobernadore Zibilak batzordeak bertanbehera utziko zituela… esan zidan. Egoera hura behin-behinekoa zelapentsatzen nuenez, ez nintzen batzordeak eratzen saiatu.Behin-behineko egoera hura luzatu egin zen, baina zenbait gauza lortugenituen: Francisco Franco enparantzari Gernikako Arbola izena jarrigenion, alkateen mugimendukook ikurrinaren legeztatzea lortugenuen… 

Herria hobetzeko dirua lortzeko Donostiara makina bataldiz joan omen zinen…

           Gaur egun Aldundiak biztanleko diru kopuru bat ematen du, baina garaihartan dirulaguntzak borrokatu egin behar ziren. Ate gehien jotzenzituenak eta diputaturen baten lagun egiten zenak lortzen zuen dirugehien. Eskolak gestioak egiteko egun bat utzi zidan eta astearteetanDonostiara joaten nintzen. Nola hala institutua egiteko, lokal hauegokitzeko (egun Zintzo-Mintzoren egoitza eta garai batean Aterpezena), Santa Barbarako bidea egiteko… dirua lortu genuen.  

…

Garai hartan ere erreka drenatu zen lehenengoz.Apur bat lehenago errekak gainezka egin zuen eta Zumarragakobizilagun batzuk niregana etorri ziren, bertako alkatearekin ezbaitzuten harreman ona. 

Aipatu bezala, ikurrinaren legeztatzea lortu zuenalkateen mugimenduko kidea ere izan zinen.

           Ekimenaren bultzatzaileak Jose Luis Elkoro Bergarako alkatea eta"Txatillo" Altuna, Arrasateko alkatea, izan ziren. Ingurukoalkateekin harremanetan jarri ziren eta bat egin nuen, Ormaiztegi, Gabiria, Zaldibia, Legazpi, Aretxabaleta, Eskoriatza, Usurbil etaOiartzungo alkateekin batera. Ondoren beste herrietako alkate batzukere bat egin zuten. Helburua Euskal Herritartasuna aldarrikatzea zen.Gauza batzuk lortu ziren, tartean ikurrinaren legeztatzea.Horretarako, Madrilera joan ginen Martin Villarengana eta SanSebastian bezperako 20:00etatik aurrera ikurrina ateratzea legezkoaizatea lortu genuen. Artean ez zegoen Eusko Jaurlaritzarik etaalkateok gidatu genuen Euskal Herritartasunaren aldeko mugimendua.Alderdiek indarra hartu zutenean alkateen mugimenduak bere zentzuagaldu zuen.           

Lehen Udal Hauteskundeak, 1979koak, ordea, zuen taldeindependienteak irabazi zituen.

           Herriko zenbait lagun zerrenda bateratua aurkeztearen aldekoak ginen.Azken unera arte EAJ, HB, PSOE eta PCErekin hitz egin genuen, bainaalderdiek euren siglekin ateratzea erabaki zuten. Hori dela eta,Agrupación Electoral Independiente atera genuen eta irabaziegin genuen. Guk zazpi zinegotzi lortu genituen, EAJk lau eta PSOEketa PCEk bana. Zenbait jendek HBkoak ginela zioen, baina HBk berezerrenda atera zuen. 

Zergatik uste duzu hain erraz irabazi zenutela?

           Nire presentziak garrantzia izango zuen. Izan ere, hiru urtetanalkatea izana nintzen eta jendea pozik zegoen. Festen ostean emakumetalde batek Segura Irratian Gernikako Arbola kanta eskaini zidalagogoratzen dut, festak zein ondo irten ziren eskertzeko. Bestalde,gure zerrendan jende oso ezaguna zegoen: Jose Luis Garmendia, JoseMari Lasa, Josemi Lasa, Joxe Leunda, Txantxi, Anjel Mari Ruiz… Begionez, auzo desberdinetako jendea hartu genuen. HBri botoa emangozioela zirudien jende askok guri eman zigun botoa, baita PSOE etaPCko askok ere. 

Hauteskundeen ostean Udaletxeko ateak parez pareirekitzea lortu omen zenuen…

           Udaletxera sartzeak jendeari beldur ematen zion eta eraikina bera ereoso gaizki zegoen. Udal jardueran jendearen parte hartzea bultzatzekobatzordeak eratu genituen eta herriari udal jardueraren berri ematekoKaixo aldizkaria sortu genuen. Batzordeak irekiak ziren eta Kaixonordua eta eguna iragartzen genituen. Batzorde iraunkorra zinegotziguztiok osatzen genuen eta deus ez kobratzea erabaki genuen. Batzuektontotzat hartu gintuzten, baina gure arteko harremana estutzekobalio izan zuen. 

Alderdietako kideekin zenuten harremana ere ona alzen?

           Udalbatza osatzen genuenon arteko harremana ona zen arren,alderdietako kideek independienteok hauteskundeak irabazi izana ezzutela ondo hartu iruditzen zait. Hori dela eta, 1979tik 1983rabitartean hurrengo hauteskundeei begira lan egin zutela uste dut.Gure lana gutxiesten, lortutakoei merezitako garrantzirik ezematen… saiatzen ziren. 

1979 eta 1983 bitarteko jarduera oparoa izan al zen?

           Garai hartan kiroldegia egin zen, Kultur Etxearen eraikina etaEguneko Zentroaren lurrak erosi ziren, Aspace ireki genuen… KulturEtxearen eraikina eta inguruko lursaila erosteko Madrilera joan beharizan genuen jabearekin, Pedro de Yrizar Ohorezko Euskaltzain etaingeniariarekin, hitz egitera. Deus ere kobratu gabe Udalarentzatarkitektu lana egiten ari zen Txema Mendiola lagunari Aizpuru-Enearenbalorazioa egiteko eskatu nion eta 19 milioi pezetatan tasatu zuen.Zorionez Pedro de Yrizar pertsona bikaina zen eta, gainera, ez zuendiru arazorik. Kultur arlorako erabiltzen bagenuen, 19 milioitansalduko zigula esan zigun. 

…

Zer edo zer lortu behar genuela buruan sartzenzitzaigunean sekulako ahaleginak egiten genituen. Pedro de Yrizarrekbehin Kutxaren Donostiako egoitzan hitzaldia eman zuen eta han izannintzen beste zazpi pertsonekin batera. Jose Mari Lasarekin MadrileraYrizarrengana Aizpuru-Enea erostera joan nintzenean, bere hitzaldianizan nintzela esan nion. Yrizarrek berehala egiaztatuko dugu, esanzidan. Jose Marik egia al da?, galdetu zidan urduri. Yrizar hitzaldihartako argazkiarekin etorri zen eta bertan nengoela ikusi zuen. 

1981ean Iparragirreren heriotzaren mendeurrena ospatuzen…

           Lan handia egin zen eta primeran irten zen. Egun errentagarritasunabegiratzen dute askok, baina niretzat errentagarriena herriak zer edozer izatea zen. Dena den, azkenean superabita izan zen. Udalarengonbidatuen Etxeberriko bazkaria ordaintzeko ere dirua kendu nionRamon Labaien Kultura sailburuari! Bazkari hartan nire emazteaGaraikoetxearen ondoan jarri zuten eta ni, berriz, Labaienen ondoanjarri ninduten. Egin zezaketen okerrena egin dute: zure ondoanjartzea! esan zidan.

Alkatetzan eman zenituen urteak gatazkatsuak ere izanziren…

           Navarro tabernan droga salmentan zebilen zumaiar bat hil zuten,esaterako. Udalean bizitako unerik gogorrena izan zen. Gehiengoagenuenez, Udalak gertaera gaitzetsi beharrean deitoratu egin zuelagogoratzen dut. Bestalde, manifestazio ugari izaten ziren. BehinGoardia Zibilari aurre egin behar izan nion Urretxuko aldapan.Bestalde, Udalak herriko jaietan herriko bandera jartzea etagainontzeko jai egunetan ikurrina jartzea erabaki zuen. Urretxukojaietan ikurrina frontoian jarri genuen eta gobernadorearenganaherriko jaietan ikurrina Udaletxean jarri nuela eta herrikomedikuarekin manifestazioa antolatu nuela heldu zen. Dionisiorekinondo konpontzen nintzen, baina ez manifestazioa antolatzeko adina!Alkateen mugimendukook poliziaren jarrera salatzeko berarekin izangenuen bilera batean Menendez Manjon gobernadoreak ikurrinaudaletxeko balkoian jartzeagatik kartzelan sartuko ninduela esanzidan. 

Faustino Orbegozoren bahiketa ere urte haietan izanzen…

            Bahiketaren berri izan bezain pronto etxera joan nintzenOrbegozo sendiarekin harremanetan jartzera. Mehatxu deiak jaso nitueneta Donostiara joan nintzen bizitzera, koinataren etxera, denboraldibaterako. Ez naiz sekula saiatu mehatxu horien atzean nor zegoenjakiten. 

Zeintzuk izan ziren alkatetzan emandako unerikpozgarrienak?

           Institutua egingo zutela agindu zigutenean, poz handia hartu nuen.Iparragirreren mendeurreneko ekitaldiak, herria hobetzen ari zelaikustea… oso pozgarria zen. 

Aurrera ateratzea lortu ez zenuten egitasmoren bat?

           Saihesbidea egitekotan izan ginen. Badirudi orain egingo dela.Madayak buruko min handiak ematen zizkigun. Frantziatik kamioihandiak etortzen ziren, Labeaga erdian jartzen ziren eta Madayarajoan behar izaten nuen kamioiak heldu aurretik udaletxera deitzekoesatera.  

Zer dela eta ez zen zuen plataforma 1983kohauteskundeetara aurkeztu?

           Hautagai zerrenda independienteek iraungitze data dute, osonekagarria baita. Alderdi baten izenean aurkezten diren udalordezkariek, berriz, alderdiaren babesa dute. Gainera, 1983rakoalderdiek indarra hartu zuten. HBk martxa hartua zuen eta taldeindependienteko batzuk HBn sartu ginen. Alderdiren batean daudentaldeko kide guztiak HBn daude. HBkoak ginela leporatzen zigutenak ezzeuden guztiz erratuta, baina gure taldeak ez zuen inongomenpekotasunik eta geure erabaki propioak hartzen genituen.

Independienteen artean giro bikaina omen zenuten…

           Hain zen ona gure arteko harremana non oraindik urtean bitanelkartzen garen, sanmartinetan eta sanjoanetan. 

Alkatetza utzi ostean, udal jarduera erabat aldebatera utzi al zenuen?

           Udal jarduera alde batera utzi nuen, baina Gainzuriko gurasoelkartean, Musika Ikastetxean… lan egitea tokatu zait. Bihotzekoaizan nuenetik lasaiago nabil. 

Udal jarduera asko aldatu dela uste al duzu?

           Lehen hauteskundeetarako zerrenda osatzea asko kostatzen zen. Egunjende gehiago dago zerrendetan joateko prest. Gainera, alderdiekeuren zerrendako lehenak prestatu egiten dituzte lau urtetanhauteskundeetan lortutakoa ez galtzeko. Bestalde, lehen denok bategiten genuen Francoren aurka, baina egun bakoitzak bere interesenalde egiten du.

 

Nafar kemena

Juanito Arbizu Urretxun jaio zen, 1941ekoabenduaren 15ean, Nafarroako Gares herrikoa zen bere aitak ireki zuenNavarro tabernan. Juanitoren anaia-arrebak ere Navarrotabernan jaio ziren. "Aitak egun anaiak daraman ardo biltegiaere bazuen, amaren aitak sortutakoa. Aitonak Etxarritik ardoaekartzen zuen, Unanue tabernara batez ere".

           Juanitok sekula ez zuen familiako negozioetan lan egin."Tabernan lan egiteko adinera heldu nintzenean seminariora joannintzen ikastera eta gurasoek taberna eskualdatu zuten. Seminariotikikasketak bukatu aurretik irten nintzen eta magisteritza egin nuen.Beti irakaskuntzan lan egin dut, Hermanotan. 1967an sartu nintzen eta1995ean jubilatu nintzen".

           Jubilatu ostean, bizitza lasaia darama. "Donostiara joaten garaasteburua pasatzera, etxeko lanak egiten ditut, pasiatu, bazkarirenbat…".

 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT