Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aizkorri korrika zeharkatzeko prest (107. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/05/23
Otamotz

Fernando Sanchez/36 urte/Tornularia

-Mendian korrika hastearen errua Zegama-Aizkorri lasterketak berak du. Mendian asko ibiltzen nintzen eta lagunek maratoi honetan parte hartzera animatu ninduten.

-Lehen edizioa oinez egin nuen, mendiko botekin, 8 orduko topetik behera egiteko asmoz. Ordutik urtero egin dut eta errepideko maratoia ere egin dut, baina mendian korritzea nahiago dut. Frantzia eta Espainian antolatzen diren mendiko lasterketa gehienetan parte hartzen dut. Iaz 5 ordu eta 59 minututan bukatu nuen Aizkorrikoa.

-Astero 115 kilometro inguru egiten dut urte guztian zehar. Astean 6 egunetan entrenatzen dut mendian, normalean ordu eta erdi inguru. Astean behin, ordea, lau orduko entrenamendua egiten saiatzen naiz.

-Aurtengo nire helburu nagusia Mont Blanc korrikan igotzea da, frantses batek duen errekorra hausteko asmoz. Bestalde, udazkenean Irimo egun batean 17 aldiz igotzeko asmoa dut: itsasotik Everest gailurrera dagoen desnibela gainditu arte.

Oier Plazaola/27 urte/Okina

-Andoni Ormazabal eta biok urtero udan elkarrekin mendira joaten gara eta urtean zehar denetik egiten dugu motibazioari eusteko: bi duatloi, Berako mendi lasterketa, Behobia-Donostia… Aurten, lehenengoz, Zegama-Aizkorri maratoia egitea erabaki dugu.

-Mendian oso korrika gutxi egin dugunez, Aizkorrin gure helburua bukatzea izango da. Izan ere, gure helburu nagusia udan Mont Blanc eta Cervino mendiak igotzea eta inguru hartan eskalada egitea da. Urte guztia gauza bera egiten emango bagenu, aspertu egingo ginateke.

Oier Zabala/22 urte/Ingeniaria

-Aurten hasi naiz lasterketetan parte hartzen, nahiz eta umetan ere atletismoa egin nuen. Orain arte Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta Berako mendi maratoi erdia egin ditut.

-Astean 3 edo 4 aldiz joaten naiz mendira, bi ordu eta erdi inguru eguneko. Geroz eta hobeto nenbilela ikusi nuen, ezagunek izena eman zuten eta Aizkorriko maratoian parte hartzera tentatu ninduten. Egia esan, aurreko urteetan ikustera joana naiz eta buruan banuen parte hartzeko asmoa.

Gorka Azkarate/27 urte/Ingeniaria

-Mendira joateko entrenamendu moduan hasi nintzen korrika egiten, duela lau bat urte.

-Errepidean Behobia-Donostia, Donostiako maratoia eta Azkoitia-Azpeitia egin ditut, besteak beste. Lehen mendi lasterketa, berriz, aurtengo Aloñako Igoera izan da. Ondo moldatu nintzen.

-Maiatzaren 2an Zegama-Aizkorri maratoiko ibilbide ia guztia oinez egin nuen eta sofritu egingo dudala oso argi dut. Bukatzeko asmoz joango naiz.

-Azken bi hilabete eta erditan egunero ordubete entrenatzen saiatu naiz. Asteburuetan, berriz, ibilaldi luzeak edo 20 kilometroko korrika saioak egin ditut.

-Ez gaudela burutik sano esaten digute, baina Zegama-Aizkorri maratoiak ez dauka zertan errepidekoa baino gogorragoa izan beharrik. Dena den, ez dakit zer egingo dugun azkenean…

-Aizkorri ingurua berez oso berezia da eta maratoi egunean oso giro berezia sortzen da, gainera. Horrek bultzatu ninduen parte hartzera.

Iñaki Ganuza/43 urte/Kamioilaria

-Hasieran atletismoa egiten nuen, gero bizikletan ibili nintzen eta ondoren motorrean. Azkenik, korrikan hasi nintzen berriro. Mendian korrika egiten duela lau bat urte hasi nintzen.

-Errepidean maratoi asko egin ditut, onena hiru ordutan. Neguan, berriz, kross egiten dut. Horregatik erabaki nuen mendiko lasterketetan parte hartzea, antzekoak baitira. Aizkorrikoa urtero egin dut.

-Aizkorrin orain arte egin dudan denbora onena 5 ordu eta 15 minutukoa da. Aurten bost ordu azpitik egin nahi dut. Horretarako, lasai irten behar da eta behin Aizkorri pasata egurra eman. Azken 12 kilometroak aldapa behera dira eta horra ondo heldu behar da.

-Errepidean korritzea mendian korritzea baino gogorragoa da, beti erritmo berbera eraman behar baita.

-Urtean 3.000 bat kilometro egiten ditut. Aizkorrikoa prestatzeko bi ordu inguru entrenatu dut egunero, baina igandean lau bat ordu egiten ditut.

-Emaztea beti haserre izaten dut korrika kontua dela eta, baina kontu honek "engantxatu" egiten du.

Andoni Ormazabal/26 urte/Fisioterapeuta

-Mendian betidanik ibili gara, baina aurten hasi gara lasterketetan. Gorka Quevedok badu erru apur bat, berak tentatu baikaitu. Gainera, iaz Zegama-Aizkorri maratoia ikusten izan ginen, sekulako giroa ikusi genuen eta inbidia piztu zaigu.

-Oier Plazaolak eta biok bi duatloi, Berako mendi maratoi erdia eta raid bat egin ditugu. Udako mendi irteera prestatzeko erabaki dugu Aizkorriko maratoia eta froga hauek guztiak egitea, bestela kosta egiten baitzaigu urte guztian zehar entrenatzea. Lasterketa hauek prestatzeko ez dugu entrenamendu berezirik egin, baina egunero mendira joaten saiatzen gara.

-Gure helburua bukatzea da. Ametsa 6 ordutan egitea da, baina oso zaila ikusten dut.

Gorka Quevedo/26 urte/Kazetaria

-1997an lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketa egin nuen eta ordutik bederatzi maratoi erdi egin ditut. Zer edo zer gehiago nahi nuen eta 2003an Donostiako maratoia egin nuen. Hurrengo erronka Aizkorrikoa egitea zen eta iaz egin nuen lehenengoz. Oso gaizki pasatu nuela oroitzen dut, baina merezi du. Fisikoki egin dezakegunaren mugan dago eta norberaren burua ezagutzeko balio du.

-Iaz 6 ordu eta 50 minututan egin nuen eta aurten sei ordu ingurutan egin nahi dut. Baita ahalik eta ondoen pasatu eta bukatu ere.

-Astean 5 edo 6 aldiz entrenatzen eta astean behin entrenamendu gogorra egiten saiatzen naiz.

Mikel Navarro/31 urte/Muntatzailea

-Mendi mundutik nator. Beti ibili naiz mendian korrikan eta duela urte batzuk raid-etan ere parte hartzen nuen. Aizkorriko maratoia lehenengoz antolatu zutenean, mendi irteerak prestatzeko asmoz joan nintzen. Aurreneko urte hartan mendizaleak joan ginen, baina azken urte hauetan atletismo, duatloi eta triatloi munduko jendea ere joaten da.

-Iaz denbora polita egiteko asmoa nuen, baina esginzea egin nuen eta ez nuen parte hartzerik izan. Aurtengo helburua bost ordutik dezente jaistea da. Ezer txarrik gertatzen ez bada, nire denborarik onena (bost ordutik beherakoa) hobetuko dudala argi dut.

-Mendian entrenatzea oso gogorra da gorputzarentzat. Hori dela eta, bi egunetik behin soilik entrenatzen dut mendian. Sekula ez zait errepidean korrika egitea gustatu eta dagoeneko honetan hasi naiz. Lehen mendi lasterketak prestaketa ziren niretzat eta orain helburua dira. Abendutik jo eta su entrenatzen nabil eta dagoeneko lehiaketetan nabil batez ere. Martxoan "Pierra Menta" eski trabesia famatuan izan ginen.

Juaninazio Senosiain/36 urte/Mekanikaria

-Mendizale hutsa nintzen, baina neguan eguna oso motza denez, errepidean korrika hasi nintzen. Ordutik Behobia-Donostia bospasei aldiz egin dut eta Donostiako maratoia bi aldiz, besteak beste. Beitia Martxa geroz eta azkarrago egiten genuen, azkenean korrika bukatu genuen, eta Aizkorrikoa atera zenean hara joatea erabaki nuen.

-Bigarren edizioan parte hartu nuen lehenengoz eta 5 ordu eta 2 minututan bukatu nuen. Iaz bi aste faltan lesionatu egin nintzen eta ezin izan nintzen joan. Aurtengo helburua bukatzea da. Hori bai, erdibidea ondo pasatzen badut, egurra ematen saiatuko naiz.

-Astean lauzpabost aldiz ateratzen naiz entrenatzera. Normalean errepidean entrenatzen dut, mendira entrenamendu luzeak egitera joaten naiz espreski. Nire aurtengo erronka bakarra Aizkorrikoa da.

-Afizioak bultzatzen gaitu hau egitera. Korrika hasi nintzenean hau egingo nuela esango balidate, ez nuke sinestuko. Lehen maratoia amaitu ostean, azkena izango zela esan nuen.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT