-Zer izan nahi zenuen umetan?
Arotza.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Rallyak ikustera joatea, tragoxka batzuk hartzea…
-Bizitzeko toki bat?
Bizitokia dudan hori.
-Bertsotan egitea, txistua jotzea ala dantzatzea?
Momentu bakoitzean, tokatzen dena.
-Santa Isabel egunean, dantza egitea ala txistuajotzea nahiago?
Oraindik ez dakit Antion txistua jotzea zer den, beraz,ezin dut esan bata ala bestea nahiago dudan.
-Zer irudituko litzaizuke emakumeek Ezpata Dantzadantzatu nahiko balute?
Eskatu izan dute, baina une honetan ez da negoziagarria.Dena den, beharbada inoiz dantzatuko dute.
-Ikusi duzun Ezpata Dantzaririk onena?
Joseba Garmendia.
-Txistulari onena?
Ondo jotzen duten asko daude.
-Kotxearen motorraren hotsa ala txistuaren doinua?
Gidatzen noala irratian txistua entzutea.
-Gustuko autoa?
Mitsubishi EVO.
-Gustuko auto gidariak?
Iñaki Alberdi eta Joxe Labaka.
-Zuen etxea Legazpin dago, zumarragarra alalegazpiarra al zara?
Zumarragarra, inongo zalantzarik gabe.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Amari edo arrebari egingo nion, baina ez dut gogoratzenzer den.
-Eta jasotakoa?
Soinean daramadan jertsea izango da.
-Data bat?
Santa Isabel eguna oso gustukoa dut.
-Neska eta mutil izen bana?
Sekula ez diot neure buruari halakorik galdetu! Ez dabereziki atsegin dudan izenik.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Ez dut asko irakurtzen, baina etxean Berria hartzendugu.
-Gustuko telebista saioa?
Kirol tarteak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Dokumentalak ez zaizkit batere gustatzen, animalieiburuzkoak-eta.
-Liburu bat?
Bat ere ez. Irakurtzea ez zait batere gustatzen.Autoaren mekanikari buruzkoren bat izango da gustuen irakurri dudana.
-Filme bat?
Ez naiz filmezalea, baina Gladiator atsegin handiz ikusinuen.
-Soinu bat?
Haize hotsa.
-Usain bat?
Janari goxoarena.
-Janari bat?
Haragia.
-Ura ala…
Sagardo pixka bat.