Espainiako Stihl Timbersports-ek kanpamentua egin du Covaledan (Soria, Espainia). Estatu espainiarreko toki ezberdinetako kirolariei deitu diete. Horien artean, Xabier eta Jon Zaldua zumarragarrei. Prestatzaileen artean ingeles bat egon da. Etorkizunean nazioarteko lehiaketetan parte hartu nahi dute eta kanpamentuetan parte hartzen duten kirolariekin osatuko dute taldea. Jon parte hartzaile gazteena izan da.
