-Zer izan nahi zenuen umetan?
Sukaldaria. Beti gustatu izan zait sukaldaritza, bainalehen gehiago aritzen nintzen. Dena den, elkartean noizean behin zeredo zer egiten dut.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Irakurtzea, musika entzutea, zinemara joatea etaantzerkia ikustea. Mendia ere atsegin dut, baina lehen baino gutxiagoibiltzen naiz..
-Bizitzeko toki bat?
Zumarragan oso gustura nago. Hiri handiak egunbatzuetarako ondo daude, baina ez nintzateke halako batean ohituko.
-Musikari bat?
Abesti zalea naiz, musikari zalea baino gehiago.
-Abesti bat?
‘La vida es bella’ pelikularen musika banda.
-Abesbatza bat?
Inguru honetan erreferentzia Orfeoia da, baina bestebatzuek ere oso lan ona egiten dute eta ez dira horren ezagunak.Hondore abesbatza, adibidez.
-Ondo janzten duen euskaldun bat?
Telebistan lanerako jantzita azaltzen dira.Politikariek, adibidez, oso irudi formala ematen dute; baina eurenbenetako eredua beste bat da. Josu Jon Imaz bere irudiarekin batdator, baina Joseba Egibar gazteagoa iruditu zitzaidan.
-Politikariez ari zarela, ondo janzten al dute?
Gure alkateek klasikoegi janzten dute, nire gusturako.Bestalde, Katalunia diseinu kontuan puntakoa da eta bertakopolitikariei nabari zaie.
-Urretxu-Zumarragan berezko estiloa al dugu?
Deportiboa nagusi da. Bergaran lan egin nuen etaemakumeak lanera ezkontza batera bezala joaten dira.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Lore sorta bat.
-Eta jasotakoa?
Liburu bat nire urtebetetze egunean.
-Data bat?
Santa Isabel eta Santa Lutzia egunak oso bereziak diraniretzat. Bata Errege eguna ere.
-Neska eta mutil izen bana?
Marta eta Iñigo.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Hitza eta DV. Eskura datozkidan gainontzekoak erebegiratzen ditut.
-Gustuko telebista saioa?
‘Saber y ganar’.
-Bereziki gorroto duzuna?
Politikari buruzkoek sutan jartzen naute.
-Liburu bat?
Ildefonso Falconesen ‘La catedral del mar’.
-Soinu bat?
Itsasoarena.
-Usain bat?
Intsentsuarena.
-Janari bat?
Patata tortila.
-Ura ala…
Ardo ona ere bai.