
GOIERRI-VERKOL (27+17+17+12): Aitor (23), Lekuona(12), Jokin (18), Gurutz, Antzizar (4) – hasierako bostekoa – Barkero (4),Pablo (4), Xabi Sudupe, Ion Ander (2), Ugutz (6), Alain y Juanma.
UNIV.DEUSTO LOIOLA (19+19+11+15): Comonte (5),Telleria (14), Tomas, Gastaminza (21), Alonso (8) – hasierako bostekoa-Alcodori (2), Benito, Azkona (12), Arias y Gastón (2)
Xabier Chico urretxuarra da eta 37 urte ditu. Bera da Goierri saskibaloi senior taldeko arduraduna eta entrenatzailea. Berarekin solasalditxo bat izan dugu talde honek larunbat honetan Deustu-Loiola taldearen aurka irabazi ondoren, mailaz igotzeko dituen aukerez hitz-egiten.
Ze aukera ditu taldeak lehen mailaraigotzeko? Zer gertatu beharko litzateke?
Taldeaigoera posizioetan dago baina federakuntzako lege batek dio 1.mailanbeti talde errioxar batek egon behar duela. 1.mailan dagoen taldeerrioxar hori jaitsiera postuetan dago eta normalean lehenbizikohirurak igotzen badira talde honen egoerak bi bakarrik igoko direlaesan nahi du. Hortaz aurten dirudienez lehenengo biak bakarrik igokodira. Gure helburua lehenengo bi postuetako bat lortzea izango dadauzkagun hurrengo bi partidak irabazita. Horrek igoera suposatukoluke. Aldiz hirugarren postuan geldituko bagina 1. mailan dagoentalde errioxar horren baitan egongo ginen, matematikoki jaitsita eremantenduko balitz hirugarren postuan egonda ere ez genuke igoerariklortuko, matematikoki mantenduko balitz hirugarren postua askilitzateke igotzeko. Gauza konplikatua da baina halaxeda.
Hurrengo urtean lehenbizikomailan egoteak zer suposatuko luke taldearentzat?
Taldeaegona da lehenago ere maila horretan. Lehen aipatutako legehorregatik jaitsi ginen, zeren matematikoki mailari eustea lortugenion. Talde indartsuak aritzen dira kategori horretan eta esfortzuhandia suposatzen du maila mantentzeak. Baina lortu genuen.
Mailahorretan jarduteko ba al dago indarrik?
EuskalHerriko talderik txikiena gara. Ez dugu jende garairik etakontraerasoa eta kanpoko jokaldiak dira gure armak. Aurten gainerabeterano bat erretiratuko zaigu, Xabi Sudupe. Ez dugu kanpokojokalariak fitxatzeko aukerarik. Herriko eta inguruko jokalariekinaritzen gara. Baina maila horretan egoteko indarra uste dut badugula.Gazteak ondo dabiltza eta beteranoak ere bai. Hala ere beterano etagazteen tarteko adineko inor ez dugu. Salto handia dago bainazorionez gazte belaunaldia ona irten da eta kalitate oneko jokalariakditugu.
Azken urtehauetan kategoria baxuetako (hau da jubenilak, kadeteak, infantilak)taldeak bikoiztu egin dira Goierri K.E.? Zergati dela uste duzu? Baal dago harrobi onik Goierrin?
Lehen jokalariak 14 urterekin hastenziren, orain aldiz 8-9 urterekin. Lehen 14 urte zituztenean erakustengenion baloia nola botatu, sarrerak nola egin eta orain aldiz 12 urtedituztenerako saskibaloiaren funtsa iadanik badakite. Horrek taldeakbikoiztu izana suposatu du, saskibaloi eskolak arrakasta izan du etahor dabiltzan mutiko asko ondoren kategoria baxuetako jokalaribihurtzen dira. Gainera harrobi ona dagoela esan liteke. Badauzkagugure artean aurrera begira onak izan litezkeen umeak.
Larunbat honetan jokatuko du Aldiri kiroldegian arratsaldeko18:00-etan Andoainen aurka. Garaipen batek igoeraren %90 lortualegokeela suposatuko luke. Oraindik beste aste bete itxaron beharkoluke igoera 100% lortua dagoela esateko. Goierrik esan digunez hemendikbi astetara Durangon jokatuko den partida erabakiorrerako autobusaantolatzen hasi dira. Jakinaren gainean izango zaituzteguotamotz.eus-en.L