Eguneroko ogia
nahiz izan oso antzeko,
gauza berriak entzun nahi
beltz iluna argitzeko…
Baina bakarrik mintzatzen gera
ondokoari mintzeko,
Pake hitzaren jokoan gaude
baina gerran jostatzeko.
Dena ez da beltz-txuria
ez bedi inortxo sutu,
bizi gogoak inorrek
ezin dizkigu xahutu.
Etorkizuna guregan dago
ez bururikan makurtu,
aldapatsua danez bizitza
bateratuz daigun lautu.
Ander Gabirondo