
Joan zen martxoaren 31n jokatu zuten kanporaketa honen joaneko saioa, Zumaian. Justu bada ere (13-10), zumaiarrak nagusitu zitzaizkien herrikoei. Bertso saioko entzuleak izaten dira saio bukaeran epaile GRko bertso saioetan eta, beraz, errebantxa hartzeko aukera izango dute agian herritarrek ostiralean.
Bertso afarirako txartelak merke-merke daude salgai, 5€tan, Gaztelekun, Aldirin eta Motzen.
Maiatzaren 18an jokatuko dute GR-12ko azken saioa herriko bertsolariek, Orion, Kolon Txiki tabernan. Saio haren ostean erabakiko da Urretxu-Zumarraga, Zumaia eta Orioko bertsolariek osatzen duten multzotik zein herri igaroko den GR-12 bertso bideko finalerdietara.