
Ia dena prest dute antolatzaileekiganderako. Ostadar mendizale elkartean lan handia egiten ari diradena ongi irten dadin. Halere, dirudienez, eguraldia ez da ona izangoEuskalmet-en web orrian diotenez. Tenperaturak jaitsi eta euriaegiteko arriskua egongo dela baitiote. Hala eta guztiz ere, jende askoespero da igande honetan Urretxu eta Zumarragako mendietan, baiibilaldi luzerako bai eta motzerako ere. Momentuz, antolatzaileenesanetan, 350 pertsonek eman dute izena, mendi martxa honenwebgunean, kiroldegian eta Ostadar elkartearen egoitzan. Igandean bertanere izena eman daiteke, baina antolatzaileen esanetan hobe da aldez aurretik egitea izen ematea azken ordurako uztea baino. Lehengo urtean esate baterako,azken momentuan 300 pertsonak eman zuten izena.
Antolatzaileak gustura agertu diralaguntzaile eske eginiko deialdiaren erantzunarekin. Jende ugarigerturatu baitzaie laguntza eskaintzera.
Informazio gehiago: www.beitia.org