Urretxun lehenbizikoz ezker abertzaleaizan da indar politikorik bozkatuena. Ez ditu 1999ko emaitzak hobetu, 995 lortu zituen garai hartan, baina EA eta PNV koalizioanez doazenez, 1999an ez bezala, 4 zinegotzi lortu ditu. Bigarren taldepolitikoa EA izan da, zerrenda ia berria aurkeztu du aurten eta 3zinegotzi lortu ditu Udal berriaren osaketan. Ikusgarria dakoalizioan joan ez zen azkeneko alditik, 1995etik, izan duenjaitsiera; 1449 boto emaile izatetik aurtengo 822 boto emailetarajaitsi baita. PNVk koalizioan joan ez zen azkeneko alditik emaitzakhobetu ditu eta 511 boto izatetik 669 lortzeraino iritsi da. PSE-EEkboto emaile fidela duela ikusi da eta zertxobait jaitsi bada ere, 801boto 2003an eta 759 aurtengoan, 3 zinegotzi izango ditu datozen lauurteetan. EB-Aralar koalizioak ere eserleku bat lortu du, aldiz PPkzuena galdu du.
Zumarragan PSE-EEk gehiengoa lortu du. 11zinegotzi lortuta. 2496 boto izan ditu eta inoiz izan duen emaitzarikonena lortu du. Bigarren indarra EAJ-PNV izan da 3 eserleku eta 828boto lortuta. EArekin koalizioan joan ez zen azken alditik botoemaileak jaitsi zaizkio, 1995ean 993 lortu baitzituen. Ikusgarriaizan da Zumarragan EAk izan duen jaitsiera. 1995etik gaurdaino 1000boto pasatxo galdu baititu, 1449tik 432ra jaitsiz. Zinegotzi bakarralortu du honenbestez EAk eta hirugarren indarra izatera pasatu da.EB-Aralar koalizioak zinegotzi bat lortu du 324 boto kontatu ondoren,lehengo legealdiko emaitzak mantendu dituela esan daiteke. PPk erezuen zinegotziari eutsi dio boto emaileak gutxiago izan badira ere,196 galdu ditu eta. Aipagarria da baita ere EAE-ANV zerrendailegalizatuak lortu dituen emaitzak. Legeak utzi izan balio 2eserleku lortuko zituen eta PSE-EEk aldiz 9 izango lituzke, hortazEAE-ANVren eserlekuak PSE-EErentzat izan dira.
Bi herrietako orain arteko datuak eta informazio gehiago ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.