
Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutakojokoak ohiko tribial jokoen itxura eta legeak izango ditu. ArloakZumarraga gaur egun, Historia, Arte eta Kultura, Kirolak, Geografiaeta Natura, Jaiak eta Aisialdia izango dira. Euskaraz eta gaztelaniazjoka daiteke.
CD-Rom euskarrian egongo da eskuragaieta irailean bi herrietako eskoletako ikasleen artean banatuko da.Udaletxean ere izango dituzte ale batzuk edonork jasotzeko«oparitarako, adibidez».
Ametsa enpresak burutu duen jokoa«Interesgarria iruditu zitzaigun, eta aurrekontua izan duguneanburutu egin dugu» dio Diego Calvok. Antonio Prada udalekoagiritegiako arduradunaren laguntza ere ezinbestekotzat jo zuten.
Jokoaren aurkezpena azken lau urteetankultur zinegotzi izan den Diego Calvoren agurrerako ere balio izanzuen. Bere sailean lanean aritu diren guztiei eskerrak eman zizkien.