Anton Arbulu: “Egungo eztei-ospakizunak osojendetsuak dira eta Antioko jatetxean ez dira 100 lagun baino gehiagokabituko”
Ereduaren inguruko eztabaida luzeen ondoren, datorrenlegealdian Antion taberna izango duen eraikina egingo dela dirudi.Interpretazio zentro izena eman zaio.
Anton Arbulu alkateak aurkeztutako aurreproiektuarenarabera, erakusketa eta proiekzio gelak eta jendeak horrenbestetaneskatu duen ostalaritza zerbitzua izango ditu. Obra aurtengo urteamaieran hastea eta 2009. urte hasieran bukatzea espero da.
Helburua Antio are eta erakargarriagoa egitea etabisitariei zerbitzu gehiago eskaintzea da. Horretarako, bi eraikinegingo dira, Goiburu baserrira eta Belokira doazen bideen arteandagoen lursailean. Eraikinetako batean Antioko eta inguruotakoondarea erakutsiko da eta bestean ostalaritza zerbitzua eskainiko da.Batak arkupea, harrera zerbitzua, bi erakusketa gela, 40 lagunentzakohitzaldi eta proiekzio gela eta oroigarri denda izango ditu.Aretoetako batean inguruko egurrezko elizei buruzko erakusketa izangoda.
Ostalaritzari dagokion eraikinean, kafetegia, jatetxea,komunak eta terraza izango dira. Jatetxea bigarren solairuan izangoda eta ikuspegi zoragarria izango du. Sarrera goiko bidetik izangodu, baina behekotik ere joan ahal izango da igogailua hartuta.
Behin-behineko proiektuaren arabera, 4 milioi euroinguru kostako da. Kopuru horri altzarien kostua gehitu behar zaio.Zumarragako Udalak Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzea espero du.
Aipatu bezala, interpretazio zentroa 2009an irekitzeaespero da. Baina Antiok taberna behar du lehenbailehen. Bisitariaketa herritarrek taberna eske dira Elizalde izenekoa itxi zenetik.Hori dela eta, 1999-2003 legealdian, EA-EAJ koalizioa agintean zela,Udalak egurrezko txabola bat eraikitzeko lanak hasi zituen. Bertantaberna ireki behar zen, baina eraikinak su hartu zuen ia bukatutazegoela.
Bukatu berri den legealdi honetan bertan, EAJk antzerakotxabola bat erostea eta bertan taberna jartzea proposatu du,interpretazio zentroa ireki bitartean behintzat. Anton Arbulualkatea, ordea, Arkaitzeta elkarteko ateak bizilagunei eta bisitarieiirekitzearen alde azaldu zen. Bazkideek ez zuten begi onez ikusiaukera hau.
Aurtengo udan ere, Antiora inguratzen direnek beroariaurre egiteko arma bakarra izango dute: zuhaitzen itzala. Bestalde,EAJk interpretazio zentroa hasiera batean aipatu baino askoz erehandiagoa izango dela salatu du hauteskunde kanpainan. Jeltzaleenesanetan, helburuetako bat Antion ezkontzen direnei ondorengobazkaria edo afaria bertan egiteko aukera eskaintzea da.
Hala ote? Noiz izango dute zumarragarrek Antionfreskagarri bat hartzeko aukera? Galdera hauei erantzuna ematekopertsona aproposena Anton Arbulu alkatea da. Izan ere,hauteskundeetan 11 zinegotzi lortu ondoren, nahi duen egitasmoaaurrera ateratzeko moduan da.
Alkateak zumarragarrak lasai egotea nahi du. Berakdioenez, jantokian autobus batean kabitzen den jende kopurua kabitukoda, gutxi gorabehera. Hala, gonbidatu gutxi dituzten ezkongaiekbakarrik ospatu ahal izango dute bertan euren egun handia. Aparkalekugehiago egiteko asmoa ere badago, baina "35 bat autorentzatbakarrik", dio Anton Arbuluk.
Zumarragako alkatearen esanetan, "Antio inguruakbalio handia du paisaia, monumentu eta gizarte aldetik. Kalitatekozerbitzua eskaini behar da, baina inguruan ondo egokituko dena".Jatetxearen helburuetako bat autobusean etortzen diren bisitarieibertan eguna pasatzeko aukera ematea da. "Bestela, ez litzatekeerrentagarria izango. Baina argi utzi nahi dut Antion ezingo delaezkontza-bazkaririk eman, oso txikiak ez badira behintzat. Egungoeztei-ospakizunak oso jendetsuak dira eta Antioko jatetxean ez dira100 lagun baino gehiago kabituko", azaldu du.
Errentagarria izan dadin, jatetxea familia batek hartzeaere lortu behar dela uste du: "Bere garaian serora bezala,familia bat han bizi beharko litzateke eta jatetxeaz arduratu. Hala,etengabeko maizter aldaketa ekidingo dugu", aipatu du.
Ramon Aiertza arkitektoa behin-betiko proiektua lantzenari da dagoeneko. Udalak maketa uda ostean aurkeztea espero du."Ikusgai jarriko da eta bizilagunek euren iritzia azaltzekoaukera izango dute". Ondoren, Udalak inguru osorako plangintzadiseinatuko du. "Goiburu baserriarekin zer egin pentsatu behardugu. Bertan landa-turismo ostatua irekitzea oso ondo egongolitzateke. Beloki mendiaren inguruan ibilbidea prestatu nahi dugu.Aparkaleku gehiago ere beharrezkoak izango dira. Aurreko batean 6autobus eta 150 auto bildu ziren, baina aparkaleku gehiago behardirela uste dut: 35-40 inguru. Tokia badago. Ez da interpretaziozentroa bakarrik izango, beraz", esan du Zumarragako alkateak.
Udalak aurtengo aurrekontuko 1,6 milioi bideratu dituinterpretazio zentrorako eta lanak urtea amaitu aurretik hastea nahidu. "Arantzazun eta Loiolan egin beharrekoak egin dira eta Antiobakarrik falta da. Hemengoa ere beharrezkoa da, Antio Euskal Herrikotoki erakargarrienetako bat baita. Hori dela eta, Aldundiak guri eredirulaguntza ematea espero dut. Egitasmoa denen oniritziarekinonartzea nahi dut, Zumarragarentzat oso garrantzitsua baita",dio.
Arbuluk ez du beharrezko ikusten interpretazio zentroaegin bitartean taberna txiki bat irekitzea. "Ez zaitgarrantzizkoa iruditzen. Nire nahia egingo dena ondo egitea da",amaitu du.
Iñaki Zabala: “Ikastolarentzat proiektuberri bat egiteko nahia dut, baina egungoa ezin dugu defendatuherriaren aurrean”
Azken legealdian garrantzia handiko egitasmoak ateradira aurrera Urretxun, baina Arau Ordezkatzaileen berritze prozesuaizan da protagonista nagusia. Eztabaida puntuetako bat ikastolaberriaren ingurukoa izan da.
Udalak eta Ikastolak hitzarmen bat sinatu dute etahorren arabera promozio libreko etxebizitzak egin ahal izango diraIkastolaren egungo lursailean. Hortik ateratako diruarekin, ikastetxeberria egingo da Azkoitira bidean, Elizalde eta hilerriaren arteandagoen orubean.
Ikastolak aurkeztutako egitasmoaren arabera, eraikinberriak 0 eta 14 urte bitarteko haurrak hartuko ditu. Ikasgelez gain,liburutegia, informatika gelak eta egungo beharretara egokitutakojangela izango ditu. 110 autoentzako aparkalekua, kirol gunea,pilotalekua eta aretoa ere egingo dira. Azken hauek, herritar guztiekerabili ahal izango dituzte Ikastola itxita dagoen egunetan.
Aurreko legealdiko gobernu taldeak begi onez ikusi duIkastolak bere hezkuntza eskaintza hobetzea eta egitasmo berriariesker ikastetxearen egungo kokapenak sortzen dituen trafiko arazoakkonponduko liratekeela adierazi du. Hitzarmenaren arabera, lehenengoeskola berria eraikiko da eta gero etxebizitzak egingo dira egunikastola dagoen tokian. Gipuzkoako Foru Aldundiak Urretxuko Arauberriak onartu bezain pronto hasi beharko lirateke lanak eta, kalkulubaikorrenen arabera, ikastetxe berria 2008-2009 ikasturtean irekikolitzateke.
Dena den, egitasmoaren kontrako iritziak ere azaldudira. Hitzarmena otsailean sinatu zuten Udalak eta Ikastolak etamartxoan Herribide plataformak Ikastolari "eraikitzaileeninteresekin bat" egitea leporatu zion. Euren esanetan, hitzarmenhori ez da herriarentzat mesedegarria eta gazteek etxebizitzalortzeko duten arazoa areagotzen du. Udalak zerbitzuetarako denlursail bati uko egiten diola ere esan zuten.
Ikastolako arduradunek eskola orduetatik kanpoinstalazioak edonork erabili ahal izango dituela gogorazi zuten.Baita Ikastola gizarte intereseko kooperatiba dela eta egunen bateanporrot egingo balu, bere instalazioak herriaren esku gelditukoliratekeela.
Hauteskunde kanpainan, Ezker Batua-Aralar taldeakIkastolak bere ikasle guztiak eraikin berrira eramatea etahaurtzaindegia eta lizeoa erabilpen publikorako uztea proposatu zuen.Ikastetxeak aurkeztutako proiektuaren arabera, ordea, 14 urtetikgorako ikasleek lizeoan jarraituko dute.
Zer gertatuko da azkenean? Hauteskundeek aldaketanabarmena ekarri dute Udalean, egitasmoak ere aldaketarik izango otedu? Iñaki Zabala alkate berriak eta bere alderdiak duelahilabete batzuk esandakoari eusten diote. "Gaia berraztertu nahigenuke. Zergatik? Arau Subsidiarioak liskarrerako gehiago izan diraadostasunerako baino. Gure nahia plangintza berri bat egitea da,gehiengo baten adostasunarekin. Herritarren ahalik eta partaidetzahandiena nahi dugu. Nolako Urretxu nahi dugun zehazten dugunean, osoerraza izango zaigu eman beharreko pausoak zehaztea. Ezin gara lauurtean behin norabidea aldatzen ibili", azaldu du alkateak.
Bere ustez, egungo Arauak ez dira bideragarriak. "440etxebizitza egin behar direla eta horietatik erdia sozialak izangodirela esaten da. 440ri ikastolan egin beharreko prezio libreko 150kentzen bazaizkie, aukerak agortu egiten dira. 290etik 220 babesekoakegin nahi izatea, Arauak dinamitatzea da. Zein promotore etorriko daetxeak egitera? Gauzak horren gaizki egin direnez, prozesua berrirohasi nahi dugu”. Dena den, Ikastolako arduradunei lasaitasun mezuahelarazi nahi die. “Besterik ezin dudala egin jakinarazi diet. Horibai, alkatetza hau prest dago euren beharrak ere hasieratikaztertzeko. Ikastola oso garrantzitsua da Urretxun eta gabeziahandiak ditu. Hortik abiatuta, gauza guztietara irekia nago. Proiektuberri bat egiteko nahia eta gogoa dut, baina egungoa ezin dugudefendatu herriaren aurrean".
ANVk gehiengoa beharko du Arauak berritzeko prozesuahasteko, beste alderdi batzuen babesa behar du alegia. "Guztiokherri honen etorkizunerako arrazoizkoak diren gauzak planteatukoditugula uste dut. Jendea elkartuko zaigula uste dut. Lehen onartudena txarra dela erakustea oso erraza egiten zait. Hori dela eta, ezdut beldurrik. PSE-EE ez zegoen Arauen alde, baina EA eta EAJ ereelkartuko zaizkigula uste dut. Aurrekoak onartu izanak harritzen nau.Ez zen partaidetza bultzatu eta zenbait gauza ezkutuan egin ziren",azaldu du Zabalak.
Gai garrantzitsua izanik, lehentasuna du alkateberriarentzat. "Presa handia du, baina bi edo hiru urtetan ez daikastola berririk izango. Plangintza aurten egin nahiko nuke, baina sanjoanetatik santanastasietara oso zaila da herri honetan lanegitea. Orain sei hilabete edo urtebete galduko dugu, baina gero askoirabaziko dugu", aipatu du.
Aipatu bezala, alkateak eta bere alderdiak beste batzuenbabesa behar dute euren asmoa aurrera ateratzeko. PSE-EE etaEB-Aralar ez dira Ikastolarekin sinatutako hitzarmena eta Arauakberraztertzearen aurka ageri. EAJ Arauetan aldaketak egitearen aldedago eta EAk, berriz, gauzak bere horretan utzi nahi ditu.
Joxe Mari Lete (EA): “Ikastola on bat egiteko,nahitaezkoa da egungoa dagoen tokian etxeak egitea”
Joxe Mari Lete EAko zinegotziak Ikastolaren egitasmoaeurentzat "oso garrantzitsua" dela adierazi du. "Beharden kontrolarekin eta adostasunarekin, baina aurrera atera behar da.Ikastola ondare publikoa da, gure seme-alabak bertara joaten diraeta, zorionez edo zoritxarrez, Urretxuko enpresa handiena da.Gainera, aparkalekua, kirol instalazioak eta aretoa herriarenprobe-txurako izango dira", azaldu du.
Proiektua hitzarmenean jasotako moduan bakarrik ateradaiteke aurrera, EAkoen ustez. "Ikastola egokia egiteko,nahitaezkoa da egungoa dagoen tokian etxeak egitea", aipatu du.Arauak euren oniritziarekin onartu ziren eta horiek ere bere horretanmantentzearen alde daude, noski. "Kontu hori ez zela ondo itxidiote batzuek eta besteek. Bakoitzak bere proposamenak aurkeztu beharditu eta zer aldatu begiratzeko aukera dago. Dena den, Urretxu ezinda gelditu eta gure hautua zein den argi dago. Herriko enpresek17.000 metro koadro behar dituzte pabilioietarako. Hori lortu ezean,joan beharra dutela esan digute zenbait enpresarik. Herriko beharreiirtenbidea eman beharra dago", amaitu du.
Gema Zabaleta (PSE-EE): “Aldaketak egin behardirela ikusten bada, adostasuna bilatu beharko da”
PSE-EEko Gema Zabaleta, berriz, adostasuna lortzeazmintzatu da. "Arauak ez ziren modu egokian onartu. Aldundiakeurei buruz zer dioen jakin eta gero, bat-etortze zabalagoa bilatunahi dugu". Ikastola eta Udalaren arteko hitzarmena ere,beharbada, aldatu egin beharko litzatekeela uste du. "Ikastolakoekinelkartu beharra dut, Udalak herritar guztien mesedetan lan eginbeharra baitu. Aldaketak egin behar direla ikusten bada, adostasunabilatu beharko da", dio.
Itziar Agirre (EAJ): “Ikastolaren proiektuaren aldeegon gara beti eta hitzarmenaren edukiarekin bat gatoz”
Aipatu bezala, EAJk begi onez ikusten du Ikastolarekinsinatutako hitzarmena. "Bere proiektuaren alde egon gara betieta hitzarmenaren edukiarekin bat gatoz", dio Itziar Agirrezinegotziak. Prozesua gardena izatea nahi dute. "Zenbakiak argieta garbi azaldu behar zaizkio Udalari eta parkinaren, aretoaren etakirol instalazioen erabilera oso ondo definitu behar dira",aipatu du.
Arauei dagokienez, aldaketak egitearen aldekoak dira."Azaroan helduko da Aldundiaren erantzuna eta orduan beharrezkoaldaketak egin beharko dira. Dena den, prozesua berriro hastearenaurka gaude, atzerapen handia ekarriko bailuke", dio Agirrek.
J.A. Martin (EB-Aralar): “Sustapen libreko etxeenkontra gaude eta Ikastola dagoen tokian babestuak egitea nahi dugu”
EB-Aralar, berriz, ANV bezala, Udalaren eta Ikastolarenarteko hitzarmena eta Arauak berritzearen alde dago. "Promoziolibreko etxebizitzen kontra gaude eta, beraz, Ikastola dagoen tokianere babes ofizialekoak egitea nahi dugu. Era horretan ere, Ikastolakeraikin berria egiteko nahiko diru aterako lukeela uste dugu",aipatu du Jose Andres Martin zinegotziak.
Abendu amaieran onartutako Arauekin ere ez dago ados."Berriak egitearen alde gaude. Izan ere, ez zaigu Arauen edukiagustatzen eta ezta nola onartu ziren ere. Legealdi honetan horiguztia eztabaidatu beharko da", azaldu du.