Iñaki Gereñu
Dena aldatu behar da. Daudenek ez dute erakutsi LehenMailan jarraitzeko gai direnik. Gutxik merezi dute taldeanjarraitzea. Bigarren Mailarako egokiak diren jokalariak fitxatu behardira. Egia esan, jaitsierak ez gaitu ezustean harrapatu, onartutagenuen.
Juan Luis Ortega
Putakeria handi samarra izan da, baina merezi zuten.Hori bai, dena errotik aldatzen ez baldin bada, 20 denboraldi emangoditugu Bigarren Mailan. Ikuskatzaileek egiten duten lana… Igotzea?Borroka egingo duen jendea behar da.
Joseba Etxeberria
Txaketeroa naiz eta gainera jarrera hori bultzatzen dut.Futbola kirola da eta igande arratsaldea lasai pasatu nuenhorregatik: futbola kirola besterik ez delako. Onek gorengo mailanjokatzen dute eta txarrek beheko mailetan. Sekula ez naiz Anoetarajoan, baina San Mameseko giroari esker Athletic-ek sei puntu lortzenditu denboraldi bakoitzean.
Joaquin Maillo
Onartuta genuen. Zergatik jaitsi den? Gaizki jokatuduelako eta fitxaketak ez direlako egokiak izan. Jokalari asko aldatubehar dira eta Bigarren Mailan jokatzeko talde aproposa egin. Hemengojendearekin baldin bada, askoz hobeto. Bigarren Mailan igoeralortzeko lehiatuko gara!!!