Aisara iritsi ondoren, Villanua herrira abiatuko gara, han erreserbatu baitugu afaltzeko, lo egiteko eta gosaltzeko tokia Triton ostatuan.
Hurrengo goizean, Canfranc-eko Geltokira joango gara eta IP-eko ponpaketa-zentral hidroelektrikoa hornitzen duen ur-saltoaren ingurutik LA MOLETA (2.576 m) gainera igoko gara; ondoren Izas-eko bailaratik Canfranc-eko Geltokira jaitsiko gara ibilbidearen azken zatian.
Autobus txikia eraman behar denez, plaza mugatuak dira. Zerrendak ireki berri ditugu. Parte hartu nahi dutenei izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Itarte Etxeko egoitzara etorriz (sarrera Udaletxeko Batzar-gela Nagusitik egiten da eta egoitza Itarte etxeko 2. solairuan dago) astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara; izenematea bestela 943723385 telefonoan ere datuak utziz egin daiteke.