
Urtero egin ohi den bezala mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Goierri K.E. Irailaren 15ean izango da eta 16:30ean emango zaio hasiera Urretxu inguruko mendiak zeharkatuko dituen ibilaldi honi. Hasiera GOIERRI K.E.-k duen egoitzaren azpian izango da. Egoitza non dagoen ikusi nahi baduzu egin klik hemen.
Aurten, lehenbiziko aldiz, ASPACE-ren aldeko plater-tiroketa ere antolatu du GOIERRI K.E.-ak. Legazpiko Urtatza urtegian izango da eta irailaren 22an ospatuko da probintzial mailako tiroketa hau. Izena emateak 20€ balio du eta derrigorrezkoa da Federatua egotea.
Informazio gehiago:
www.goirrike.com