Arte Ederren eskolako ikasleen lanak ikusgai
Zumarragan, aldiz, Arte Ederren eskolako ikasleenlanak izango dira ikusgai Itarten, ostiraletik irailaren 30erabitartean. Helduen zein gaztetxoen pinturak egongo dira han, akrilikoaketa olioak nagusiki. Horrez gain, uztailean egindako enkaustikaikastaroaren baitan margotutakoak ere jarriko dituzte. «Erleenargizaria urtu eta pinturarekin nahastuta sortutako pigmentuekinmargotzean datza enkaustikaren teknikak. Emaitza polita izan da», dioteeskolako arduradunek.
Irudi kopurua zehaztea zaila bada ere, Itarteko hormak margoz hornitukodituzte guztiz, aurreko ikasturteko lanekin: «Helduen kasuan bakarrik,50 bat izango ditugula aurreikusten dugu».
Arte Ederren eskolan erakusketa hori prestatzeaz gain, Zelai Ariztikokultur etxe berria izango den eraikinean gelak egokitzen ari dira.«Ikastaroa urriaren 1ean bertan hasiko dugula esan digute arduradunek»,diote.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide