Guztira 240 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak 22 auzipetuentzat. Udalbiltzako kide izatean, «talde terroristako kide» direla dio JuanMoral fiskalak. ETAkoak direla. Argudio horixe oinarri hartuta abiatuzuen Udalbiltzaren aurkako operazioa Baltasar Garzon epaileak, 2003.urteko apirilean. Fiskalak argudiatu duenez Udalbiltza bi espresiotan banatu zenean «ETAren menpeko» erakunde gisaeratu zen ezker abertzaleak kudeatutakoa. 2001eko otsailean DonostiakoKursaalean bilera egin zuenetik «ETA-Ekinen menpe» aritu dela dio.Horregatik egozten die guztiei talde armatuko kide izatea.
Bi herritar daude auzi honetan, Joseba Garmendia eta Miren Josu Aranburu. Juan Moral fiskalak 10 eta 15 urteko espetxe zigorra eskatu du bi herritarrentzat Udalbiltzako partaide izateagatik.
Auzi hau eta 18/98 sumarioa dela eta, 18/98+ Lan Taldeak irailaren 23an Bat Egin eguna antolatu du 18/98 sumarioan auzipetuta daudenei elkartasuna adierazteko asmoz; Altsasu-Urdiaingo San Pedro zelaietan izango da ekitaldia.
Informazio osatzeko hemen hainbat esteka:
- Berrian agertutako albistea irakurtzeko egin klik hemen.
- Miren Josu Aranbururi 2003ko martxoan Otamotzen egindako elkarrizketa
- Joseba Garmendiari 2004ko apirilean egindako elkarrizketa
- 18/98 sumarioan auzipetuta daudenen web gunea