Antza denez, lanean aritzeko,igandeko mezatara joateko eta, Jonek gaizki ulertu ez bazion,erromerietan-eta dantza egiteko desberdin janzten ziren. Baina Jonbezala, inoiz ez. Hura sakrilegioa! Dendariak, ordea, ez daki Jonekez duela sekula belar-fardorik altxa edo behirik jaitsi, elizara zeinatetik sartzen den duela gutxi ikasi zuela eta barraren aurreanhitz-aspertu luzeak izan baino lehen, nekez dantzatuko duelaarin-arin edo fandangorik.
Euskal Jai egunean Jon disfrazatu egiten da. Eta huramozorrotuta ikusi duenak badaki koherentzia ez dela bere bertuteetakobat. Beraz, hilaren 23an Urretxuko tabernak baserritar autentikoenmoduan jantzita bisitatuko dituen kalekumea ez dadila etorri guganaetnografia klase etilikoak ematera, faborez.
Euskal Jai egunean, ongi pasatzea eta etsaigehiegi ez egitea beste helbururik ez dugu izaten. Jaia egingo dugu,ez izan zalantzarik. Eta Euskal portatuko gara; Euskalegi, aukeran.Eta Euskal portatuko dira ere Urretxuko tabernariak, iluntze parteraarte behintzat. Trikiti-patxanga pieza gogoangarri piloa entzungodugu taberna gehienetan, baserritar jatorrez mozorrotutako kalekumeakongi tratatu behar direlako egun seinalatu horretan. Txakolin botilabakoitzeko 6 euro (edo gehiago) ordainduko dutenek merezi dutedetailetxo bat, noski. Tira, Jonek ziur eskertuko duela… Esandizuegu koherentzia ez dela bere bertuteetako bat, ezta?
Jon&Jon