Goierriko sei buzkantza egile aurkeztu ziren igandeko XXV. buzkantza lehiaketara. Goizeko hamarrak eta erditan eman zitzaion hasiera lehiaketari Euskadi Enparantzan. Aurtengo
irabazlea, 6. aldiz gainera, Jesus Mari Deba izan da. Berak eraman ditu 300 euroak eta garaikurra.
Bigarrena aldiz, Zumarragako
Fernando Salegi harakinak irabazi du. Honek ere bigarren sariari dagozkion 300 euroak eskuratu ditu.
Aurkezpen onenaren saria, buzkantza lehiaketaren irabazleak irabazi du, Jesus Mari Debak, 180 euro lortu ditu honela.
Giro aparta izan zen epaileek irabazlea nor zen erabakitzen zuten bitartean. Herri kirolak izan ziren eta jende ugari gerturatu zen ohitura handia duen lehiaketa honetara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide