Sutea piztu da gaur gauean papera jasotzen duen Sasietako kamioi batean, Laket tabernaren ondoan dagoen zabor bilketa puntuan. Langileak, edukiontzia kamioira irauli dutenean, sua zegoela konturatu dira. Lau suhiltzaile kamioi gerturatu dira eta sutea itzali ahal izateko kartoi eta paper guztia errepidera bota behar izan dute.

