Rosa Zuazolazigorraga: Umea eduki nuenetik, dena aldatu da. Orain Antiora igotzea eta Belokiko itzulia egitea gustatzen zait. Izan ere, bidegorrian jende asko ibiltzen da. Lehen Irimora asko joaten nintzen, baina umearekin zailagoa da. Zumarragako liburutegi berria oso ondo dago haurrarekin joateko.
Benigno Gonzalez de Galdeano: Etxe-Berri jatetxea, adibidez, asko gustatzen zait. Hori hasteko. Etxean ere gustura egoten naiz. Lagunekin ateratzen naizenerako, berriz, ardo ona prezio onean ateratzen duten tabernak gustatzen zaizkit. Monumentuak? Ez dut gai horri buruzko jakintzarik, baina beste askok ere ez eta barra-barra hitz egiten dute.
Jose Luis Arruebo: Huts taberna asko gustatzen zait, musika ona jartzen baitute eta toki atsegina baita. Blues musika entzun daiteke, esaterako. Malkor taberna ere atsegin dut. Gustura egoten naiz bertan.
Ascen eta Arantxa Intsausti: Antio gustatzen zait gehien, inongo zalantzarik gabe. Baita Belokiko itzulia ere. Urretxuko tokiren bat? Egunero nahikoa denbora ematen dut Urretxun… (Ascen). Ezkion bizi naiz arren, Santa Barbara oso gustuko dut. (Arantxa).