Peñalba Lopez bodega izango da gaur Laketen
Ohitura zahar bihurtzen ari da urtero Laket eta Zuhaizti tabernetan egiten den ardo dastaketa hau. Jende asko joaten da ardoaren sekretuak jakin nahian, taberna betez. Gaurkoan Ricardo Peñalva Pérez de Albeniz enologoa izango dugu Laket tabernan bere familiaren bodegetako ardoaren "sekretuak" kontatu nahian. "Rivera de Duero" jatorri izendapena duen ardo hau Aranda de Dueron hazten diren mahastietako mahatsez egina dago. "Gorputz sendoa, ahoan bizia eta keixa kolore gorri biziak dauzka". Hala diote upategiko arduradunek. Horrenbeste ez dakigunok Laket tabernara joan beharko dugu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide