Hasteko, hainbat herritatik etorritako txistulariak egongo dira, hala nola Zegama, Beasain, Donostia, Oñatitik…
Herriko taldeak
Horiez gain Secundino Esnaola musika eskolako abesbatza,Goiargi abesbatza, Lurra eta Irrintzi dantza taldeak eta Gorosbel metalboskoteak hartuko dute parte. Era berean, Xabier Barriola eta MirenFernandez bakarlari moduan ariko dira. Arantzazu Mujika biolin joleaeta Joanes Segurola akordeoilariaren laguntza ere izango dute.Berritasunak
Berritasunei dagokienez, batetik pasodoble bat joko dute,«txistuarekin jotzea oso ohikoa ez den musika mota», dioteantolatzaileek. Bestetik, Jose Ignacio Ansorenak sortutako Antiorakoakalejira joko dute. Zentzu horretan, pieza horren publiko aurrekoestreinaldia egingo dute larunbateko saioan. Sormenaren atalean, Lurrataldeak ere beren kabuz egindako koreografia batekin dantzatuko dutezortziko bat. Eta, garaia izanik, gabon kantarik ez da faltako.Abesbatzen eta bakarlarien laguntza izango dute atal horretanmusikariek, kontzertuaren azken txanpan.Antzinako Ama txistulari taldeak duela gutxi egin dulekualdatzea Euskadi plazako egoitzatik Zelai Arizti kultur etxeberrira, eta oraindik ere «egokitzen» ari direla diote. Egunotan lanberezia izan dute larunbatekoa prestatzeko.